Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2015eko irailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3873

IRAGARKIA, Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkariak irekitako B-2/2015-T zehapen-prozeduran frogaldia ez onartzeko hartu den erabakia jakinarazteko dena.

María Marisol Rodríguez Peralta andreari –Bilboko Autonomia kaleko 22an dagoen «Bar The Gallery» establezimenduaren jabeari– ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi frogaldia ez onartzeko egintza, aipatutako zehapen espedientean. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio, osasun-araudiaren (adikzioak) balizko arau-hauste arin batengatik irekitako B-2/2015-T zehapen-prozeduran, 2015eko uztailaren 7an izapidegileak erabaki zuela eskatutako frogaldia eta proposatutako frogabideak ez onartzea.

Legezko ohartarazpenak:

– Egintza horren aurka, interesdunek hiru lan-eguneko epea dute, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, errekurtsoa aurkezteko, Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkariaren aurrean. Organo horrek bestelako izapiderik gabe ebatziko du ebazpena, hiru eguneko epean, eta erantzunik ematen ez badu errekurtsoa gaitzetsi egin duela ulertu behar da.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bilbao, 2015eko abuztuaren 31.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala