Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2015eko irailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3870

EBAZPENA, 2015eko abuztuaren 20koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinen bidez administrazio-baimena ematen baitzaio Wingas, Distribuidora de Gas Natural, SAri gas natural kanalizatua banatzeko Lapuebla de Labarcako udalerrian (Araba).

Espediente-zenbakia: 01-CG0-2015-23/01-CG0-2015-52.

Espedientea ebazterakoan, beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

AURREKARIAK

Bat.– 2015eko apirilaren 13an, Elena Montero Luis andreak, Gas Natural Rioja SAren izenean eta ordezkaritzan, eskatu zituen Lapuebla de Labarcako udalerrian (Araba) gas naturala banatzeko sareari dagokion instalazio-proiektua burutzeko administrazio-baimena eta onarpena.

Bi.– 2015eko apirilaren 15ean, proiektuaren separata helarazi zitzaion Lapuebla de Labarcako Udalari, 20 eguneko epean bere adostasuna edo aurkaritza adieraz zezan.

Hiru.– 2015eko apirilaren 29ko EHAAn (78. zk.) eta 2015eko maiatzaren 4ko ALHAOn (53. zk.) argitaratu zen lehiarako apirilaren 15eko iragarkia.

Lau.– 2015eko maiatzaren 11n, Lapuebla de Labarcako Udalak adostasuna adierazi zuen Gas Natural Rioja, SAren baimen-eskaerarekiko.

Bost.– 2015eko maiatzaren 13an, Wingas Distribuidora de Gas Natural, SAk bi administrazio-baimen eskatu zituen: bata, Cepsa Comercial Petróleo, SA sozietateak Wingas, Distribuidora de Gas Natural, SAri eskualdatzeko Lapuebla de Labarcan dagoen PGL banatu eta hornitzeko instalazioa, eta, bestea, administrazio-baimena gas erregai kanalizatu mota PGLtik gas naturalera aldatzeko. Eskabide horrekin batera, PGLren banaketa-sarearen salerosketarako akordioa ere aurkeztu zen.

Sei.– Lehia-fasean Wingas Distribuidora de Gas Natural, SAk aurkeztutako eskabidearen ondorioz, aurkeztutako proiektuaren separatak helarazi zitzaizkion Lapuebla de Labarcako Udalari ekainaren 25ean; erakunde horrek ez zuen ezer adierazi horri buruz.

Ebazpen hau honako oinarri hauetan bermatzen da:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 24ko 190/2013 Dekretuan ezarritakoari jarraituz (2013ko apirilaren 24ko EHAA).

2.– Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean ezartzen denez (1998-10-08ko BOE), gasa banatzeko sareak eraikitzeko, aldez aurretik administrazio-baimena izan beharko da.

3.– 1434/2002 Errege Dekretua, abenduaren 27koa (2002-12-31ko BOE), gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta gas naturaleko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena.

4.– 107/1998 Dekretua, ekainaren 9koa (1998-06-26ko BOE), gas kanalizatuko zerbitzu publikoaren instalazioak jarri eta baimentzeari buruzkoa.

5.– Arabako Lurralde Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek aztertu dituzte bi enpresek aurkeztutako proiektuak eta gainerako agiriak, eta ondorioztatu dute Wingas, Distribuidora de Gas Natural, SAk aurkeztua dela aukerarik onena: izan ere, PGl banatzeko jada badagoen sarea erabiltzen dute, zeinen instalazioak gas naturalarekin ere erabiltzeko proiektatu baitziren bere garaian. Espedientean ere halaxe ageri da.

6.– Espedientearen izapideetan eta edukian egiaztaturik dago hizpide den arloan xedatutako betekizunak eta baldintzak betetzen direla.

Aipatutako lege-aginduak, eta oro har eta haiekin bat etorriz aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Wingas, Distribuidora de Gas Natural, SAren alde ebaztea Lapuebla de Labarcako udalerrian (Araba) gas naturala hornitzeko eta banatzeko lehia.

Bigarrena.– Aurretiko administrazio-baimena ematea Wingas, Distribuidora de Gas Natural, SAri gas naturala hornitzeko eta banatzeko instalazioak egiteko Lapuebla de Labarcako udalerrian.

Aurkeztutako proiektua Natividad Santamaría Callejak sinatu du, eta proiektu horren memorian eta planoetan deskribatzen dira ezaugarri nagusiak. Hauek dira:

● Likidotutako gas naturalaren instalazioa (LGN), 20 m3-ko edukiera.

● Udalerrian jadanik badagoen sarea berrerabiltzea, egun PGL banatzeko erabiltzen dena:

Hirugarrena.– Administrazio-baimen honek baldintza hauek bete beharra dakar:

● Wingas, Distribuidora de Gas Natural, SAk 2.766,8 euroko fidantza jarriko du bi hileko epean, hartara instalazio-betebeharrei erantzungo diela bermatzeko, urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Euskal Autonomia Erkidegoko Gordailuen Kontu Nagusian aurkeztu beharko da aipatu fidantza, eskudirutan, estatutuaren titulutan edo banku-abaletan, uztailaren 21eko 1775/1967 Dekretuaren 11. artikuluko 3. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz. Instalazioak baimenduta, haiek muntatzeko baimenean ezarritako epeetan, instalazio horiek eraiki ondoren eta eskumena duten Arabako Lurralde Ordezkaritzak instalazioak martxan jartzeko akta edo aktak sinatzen dituztenean, fidantza itzuliko zaio Wingas, Distribuidora de Gas Natural, SAri.

● Baimena ematen denetik bi hileko epean, egikaritze-proiektu zehatz bat aurkeztu beharko da, beharrezko bada, «Transformación de la Red de distribución de GLP a GN y Planta de GNL en Lapuebla de Labarca Álava» proiektua garatzen eta osatzen duena. 2015eko otsailekoa da proiektu hori, eta Natividad Santamaría Calleja ingeniari tekniko industriala da haren egilea.

● Instalazioek bete beharko dute, batetik, gas-erregaiak erabili eta banatzeko arautegi teknikoan eta haren jarraibide tekniko osagarrietan xedatutakoa (uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretua) eta, bestetik, egoki diren bestelako xedapen eta arau teknikoak.

● Baimendutako instalazioa egiteko epea bi urtekoa izango da baimena ematen den egunetik aurrera.

● Wingas, Distribuidora de Gas Natural, SAk bermatu beharko du Hidrokarburoen Sektoreari buruzko 34/1998 Legea betetzen dela (1998-10-08ko BOE), eta, batez ere, 74. artikuluan xedatua, gas naturalaren banatzaileen betebeharrei buruzkoa.

● Obrak egiteko beharrezko diren udal edo probintzien eskumenpeko baimen edo lizentziak eta gainerakoenak errespetaturik, baimen hau ematen da, eta eskatzailea ez du salbuesten haiek eskuratzeko obligaziotik.

● Instalazioetan egin beharreko azterketak, entseguak eta probak, orokorrak nahiz zatikakoak izan, indarrean dauden xedapenen arabera egin beharko dira, eta Arabako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko zaizkio behar adinako aurrerapenaz.

● Martxan jartzeko, agiri hauek aurkeztu behar dira lurralde-ordezkaritza honetan: obra zuzendaritzako ziurtagiriak; proben aktak, baimen grafikoak eta tarteko diren erakundeen baimenak dituztela, eta AS-BUIT planoak, gas-sarea non dagoen eta sarea beste zerbitzuekin non gurutzatzen den zehazten dutenak.

Laugarrena.– Gas Natural Rioja, SAk aurkeztutako eskabidea ezesten da, Wingas, Distribuidora de Gas Natural, SArena hobea dela iritzi baita, ebazpen honen bosgarren zuzenbideko oinarrian zehaztuan oinarriturik.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industria Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez. Lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 20a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala