Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2015eko irailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3869

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 27koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez aldez aurretiko administrazio-baimena ematen baitzaio Naturgas Energía Distribución, S.A.U. enpresari Gipuzkoan, Segurako udal-mugartean, gas natural kanalizatua banatzeko.

Espediente zenbakia: 20/24170 – CG-F-2015-3.

Espediente honi ebazpena ematerakoan, honako hauek kontuan hartu eta aipatu behar dira:

AURREKARIAK

1.– 2015eko apirilaren 21ean, Naturgas Energía Distribución, S.A.U. enpresak aldez aurretiko baimena eskatu zuen Segurako udal-mugartean gas naturala banatzeko instalaziorako.

2.– 2015eko maiatzaren 27an, proiektu horren ale bat bidali zitzaion Segurako Udalari, 20 eguneko epean horren gaineko txostena egin zezan, adostasuna edo desadostasuna adierazteko.

3.– Lehiako iragarkia argitara eman zen EHAAn (2015eko ekainaren 5eko 104. zenbakian), GAOn (2015eko ekainaren 1eko 101. zenbakian) eta El Diario Vasco egunkarian (2015eko ekainaren 2an); hala ere, ez da lehiarako bestelako proiekturik aurkeztu.

4.– 2015eko ekainaren 17an, Repsol Butano, S.A. enpresak alegazioak aurkeztu zituen, eta, funtsean, eskatu zuen Naturgasek aurkeztutako eskaera ukatzeko; edo, ukatu ezean, hainbat murriztapen ezartzeko, instalazioaren erabilera publikoa ukatzeko, besteak beste. Repsol Butano, S.A. enpresak honako egitate hauek arrazoitu ditu ukoa eskatzeko:

– Proiektuko sareak eta Repsol Butano, S.A. enpresaren banaketa-sareak % 90 egiten dute bat, PGLa banatzeko.

– Eragimen ekonomikoaren irizpideak, biltegiratze-sistemak eta banaketa-sareak ez bikoizteko.

– Gaur egun PGLa hornitzen duenari eragiten zaion kalte ekonomikoa, ez baitago denbora nahikorik inbertsioa itzultzeko.

– Ez da egokia proiektuko instalazioa onura publikoa dela deklaratzea, ez baitu badagoen PGL hornidurak baino abantaila gehiago ekarriko.

5.– Aurkeztutako alegazioak Naturgas Energía Distribución, S.A.U. enpresari jakinarazi zaizkio, eta berak erantzuna eman du 2015eko uztailaren 14an aurkeztutako idazki baten bidez (idazkiaren edukia espedientean dago).

Ebazpen honek honakoak ditu oinarrian:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 24ko 190/2013 Dekretuan xedatutakoari jarraituz (2013-04-24ko EHAA).

2.– Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean xedatzen denez (1998-10-08ko BOE), gasa banatzeko sareak eraikitzeko, aldez aurretik administrazio-baimena izan beharko da.

3.– Abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretua (2002-12-31ko BOE), gas naturaleko instalazioetako garraioa, banaketa, merkaturatzea, horniketa-jarduerak eta baimen-prozedurak arautu dituena.

4.– Ekainaren 9ko 107/1998 Dekretua (1998-06-26ko EHAA), gas kanalizatuaren zerbitzu publikoaren instalazioei baimena eman eta horiek jardunean jartzeari buruzkoa.

5.– Repsol Butano, S.A. enpresak egindako alegazioak aztertu eta gero, ezetsi egin behar dira; izan ere, gas naturala banatzeko baimenak ez du baztertzen jarduera horretakoak ez diren beste instalazio batzuk baimentzea, PGL soltea kanalizazio bidez banatzeko sareak, hain zuzen.

6.– Lehia-fasean ez da beste proiekturik aurkeztu. Espedientearen izapideetan eta haren edukian egiaztatuta geratu da Naturgas Energía Distribución, S.A.U. enpresak bete egiten dituela gai honetan xedatutako eskakizunak eta betebeharrak.

7.– Aurreko legezko arauak eta aplikatu beharreko gainerako xedapen orokorrak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldez aurretiko administrazio-baimena ematea Naturgas Energía Distribución, S.A.U. enpresari Gipuzkoan, Segurako udal-mugartean, gas naturala hornitzeko eta banatzeko instalazioak egin ditzan.

Aurkeztutako proiektuaren memorian eta planoetan deskribatzen dira ezaugarri nagusiak, industriako ingeniari Angel Casas Bachillerrek sinatu du proiektu hori, eta funtsean hauek dira ezaugarriak:

– Segurako herriguneko banaketa-sarea, ezaugarri hauetakoa:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Administrazio-baimen hau emateak honako betebehar hauek dakartza:

– Naturgas Energía Distribución, S.A.U.k 10.185 euroko fidantza(k) jarriko d(it)u bi hileko epean, hartara instalazio-betebeharrei erantzungo diela bermatzeko, urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Fidantza hori Euskal Herriko Gordailu Kutxa Nagusian osatu beharko da, eskudirutan edo estatu-baloreetan, edo banku-abalen bitartez, uztailaren 21eko 1775/1967 Dekretuaren 11. artikuluko 3. idatzi-zatian xedatutakoaren arabera. Instalazioak baimendu ondoren eta horiek muntatzeko baimenean ezarritako epeetan eraiki ondoren eta, halaber, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak instalazioak martxan jartzeko akta edo aktak formalizatu ondoren, Naturgas Energía Distribución, S.A.U. enpresari fidantza itzuliko zaio.

– Instalazioek bete beharko dute, batetik, gas-erregaiak erabili eta banatzeko arautegi teknikoan eta haren jarraibide tekniko osagarrietan xedatutakoa (uztailaren 28ko 919/2000 Errege Dekretua) eta, bestetik, egoki diren bestelako xedapen eta arau teknikoak.

– Baimentzen diren instalazioak honako izen hau duen proiektuaren arabera egin beharko dira: Gipuzkoako Segurako herrigunean gas natural kanalizatua banatzea, 2015eko martxokoa, industria-ingeniari Angel Casas Bachillerrek sinatua.

– Egiteko epea hiru urtekoa izango da, baimena ematen den egunetik aurrera; bete ezean, indargabetu egingo da baimena.

– Lanak egiteko behar diren udalen, probintzien edo besteren eskumeneko baimenak edo lizentziak eta gainerakoenak kaltetu barik eta alde batera utzita ematen da baimen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko obligaziotik.

– Instalazioetan egin beharreko azterketak, entseguak eta probak, orokorrak nahiz zatikakoak izan, indarrean dauden xedapenen arabera egin beharko dira, eta Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko zaizkio behar adinako aurrerapenaz.

– Instalazioak martxan jartzeko, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan honako agiri hauek aurkeztu behar dira: obra-zuzendaritzako ziurtagiriak; proben aktak, erregistro grafikoak eta tarteko diren erakundeen baimenak barnean; baita as-buit planoak ere, sarea non dagoen eta beste zerbitzu batzuekin non gurutzatzen den zehaztuta.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 4/1999 Legean xedatutakoa betetzeko. Lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 27a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala