Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2015eko irailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3867

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu eta deialdi honena: 2015eko irailaren 2ko Agindua, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, 2015eko ekitaldiari dagokionez, Hirigune - Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zona-estrategiak sustatzera bideratutako laguntza-programarako arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 2ko Aginduan, zeinaren bidez arauak ezarri eta deialdia egiten baita, 2015erako. Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zona-estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen Hirigune programarako (2015eko irailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 169. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2015/3790 (29/4) orrialdean euskarazko bertsioan, eta 2015/3790 (30/4) orrialdean gaztelaniazko bertsioan, 5. artikuluan -Erakunde onuradunak, 1.a) 4) idatzi-zatian:

Honako hau dioen lekuan:

«4. Euskal Autonomia Erkidegoko eskualdeetako udalerri nagusiak, 100 merkataritza-establezimendutik gora dituztenak, agindu honetako 6. artikuluko 1.e idatzi-zatian jasotako jardueretarako soilik. Halako udalak agindu honetako III. eranskinean zerrendatzen dira.»

Beste hau esan behar du:

«4. Euskal Autonomia Erkidegoko eskualdeetako udalerri nagusiak, 100 merkataritza-establezimendutik gora dituztenak, agindu honetako 6. artikuluko 1.d idatzi-zatian jasotako jardueretarako soilik. Halako udalak agindu honetako V. eranskinean zerrendatzen dira.»

2015/3790 (29/23) orrialdean euskarazko bertsioan, eta 2015/3790 (30/24) orrialdean gaztelaniazko bertsioan, VI. eranskinean dentsitateari loturiko datuak zuzentzen dira:

Honako hau dioen lekuan:

VI. ERANSKINA

EAEko udalerrietako biztanleriari, merkataritza-establezimenduei eta merkataritza-dentsitateari buruzko datuak, EUSTATen 2015eko urtarrilaren 1eko datuen arabera.

Laguntza-programa hau arautzeko Aginduan ezarritako ondorioei dagokienez, EAEko merkataritza-dentsitatea 13,04 izango da.

(Ikus .PDF)

Besta hau esan behar du:

VI. ERANSKINA

EAEko udalerrietako biztanleriari, merkataritza-establezimenduei eta merkataritza-dentsitateari buruzko datuak, EUSTATen 2015eko urtarrilaren 1eko datuen arabera.

Laguntza-programa hau arautzeko aginduan xedatutako ondorioei dagokienez, EAEko merkataritza-dentsitatea 13,04 izango da.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala