Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2015eko irailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3863

1438/2015 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, argitara ematen duena I. eranskinean adierazitako esleipendunak estatutupeko pertsonal finko izendatu direla, txanda irekian, Fisioterapeuten kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzeko (EHAA, 142. zk., 2011ko uztailaren 27koa).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 6/2012 Ebazpenaren bidez, oinarri espezifikoak onartu ziren, Diplomatu Sanitarioen lanbide-taldeko Fisioterapeuten kategorian estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeetan destinoa betetzeko xedez (EHAA, 18. zk., 2012ko urtarrilaren 26koa).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 18ko 910/2014 Ebazpenaren eta 912/2014 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren hauek: hautatutako izangaien behin betiko zerrenda, txanda irekiko destinoen esleipena eta, Fisioterapeuten kategoriako txanda irekian, I. eranskinean adierazitako esleipendunak estatutupeko pertsonal finko izendatu direla.

Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 22. atalean xedatutakoaren arabera, 2014ko uztailaren 18ko 910/2014 Ebazpenaren eta 912/2014 Ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoak jarri zituzten Borja Ugarte Noaín jaunak eta Igone Manciles Marín andreak.

Gora jotzeko errekurtsoak ebatzita, Administrazio Kontseiluaren 2015eko apirilaren 22ko Erabakiaren bitartez, kontuan hartuta lortutako puntuazio berria eta egindako destinoen hautaketa, esleipenerako eskubidea du Igone Manciles Marín andreak, Silvia Toril Alarcia andrearen kalterako, azken horrek galdu egin baitu aurrez aipatutako ebazpenetan esleitu zitzaion destinoa (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 18ko 910/2014 eta 912/2014 ebazpenak).

Bide beretik, Borja Ugarte Noaín jaunak, Maitena Monroy Romero andreak, Maddalen Mendia Mendiboure andreak eta Yenisei Martínez Tellería andreak esleipenerako eskubidea dute, baina aipatutako ebazpenetan –Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 18ko 910/2014 eta 912/2014 ebazpenetan– zehazten den destinoa ez den baterako.

Horregatik guztiagatik, eta langileen arloan indarrean dauden legeek aitortzen dizkidaten ahalmenez baliatuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EHAAn argitara dadin agintzea I. eranskinean adierazitako esleipendunak estatutupeko pertsonal finko izendatu direla, txanda irekian, Fisioterapeuten kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute dagozkien destinoez jabetzeko, izendapenaren ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, izangaiak aldez aurretik hitzordua eskatuta, eta dokumentazio hau aurkeztu beharko dute ekitaldi horretan:

– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea aurkeztu behar dute Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste Estatu kideren bateko nazionalitatea dutenek, edo, Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege-arau baten bidez, langileak Estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalek.

Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute, eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura bizi izanez gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik zuzenbidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

– Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen bada.

– Diziplina-espediente bidez izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako ezgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, honako hau adierazteko: ez daude eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat ez dute haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.

Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta atzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien estatutupeko langilearen destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei gogorarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Orain arte adierazitakoari jarraituz, lanpostuaz jabetzen direnak egin beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, osasun-zerbitzuen barruan esleitu zaien erakundean.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 22. atalean xedatutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 13a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala