Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2015eko irailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3861

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2015eko urtarrilaren 12koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, zeinen bidez ezartzen baitira eraikuntza- eta eraispen-hondakinen balorizaziotik sortutako agregakin birziklatuak erabiltzeko baldintzak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko urtarrilaren 12ko Aginduan, zeinen bidez ezartzen baitira eraikuntza- eta eraispen-hondakinen balorizaziotik sortutako agregakin birziklatuak erabiltzeko baldintzak (2015eko otsailaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 22. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2015/507 (10/4) eta 2015/507 (10/5) orrialdeetan, I. eranskinean «Agregakin birziklatuak erabiltzeko baldintzak», A.1. Atalean.– Aglutinatu gabeko aplikazioak,

Honako hau dioen lekuan:

– Era berean, eraikuntza eta eraispen-hondakinen balorizaziotik sortutako agregakin birziklatuekin EN 12457-4 arauak agindutako entsegua egin beharko da, eta ziurtatu emaitzak jarraian zehaztutako balioak baino txikiagoak direla:

(Ikus .PDF)

Honela esan behar du:

– Era berean, eraikuntza eta eraispen-hondakinen balorizaziotik sortutako agregakin birziklatuekin EN 12457-4 arauak agindutako entsegua egin beharko da, eta ziurtatu emaitzak jarraian zehaztutako balioak baino txikiagoak direla:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala