Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2015eko irailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSASUN SAILA
3860

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuaren esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

2015eko abuztuaren 4ko EHAAn (146. zenbakia) argitaratu zen 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena. Aurreko paragrafoan aditzera emandako moduko hutsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira orain.

1.– Xedapen iragankorrean 2015/3424 (16/15) orrialdea euskarazko bertsioan eta 2015/3424 (16/16) orrialdea gaztelaniazko bertsioan, honako hau dioen lekuan:

«Dekretu honetan xedatutakoaren aurka ez dagoen guztian, eta dekretu honetako 16.4 artikuluan aurreikusitako kexak, erreklamazioak eta iradokizunak izapidetzeko prozedura onartzen den bitartean,.....».

Hau esan behar du:

«Dekretu honetan xedatutakoaren aurka ez dagoen guztian, eta dekretu honetako 19.4 artikuluan aurreikusitako kexak, erreklamazioak eta iradokizunak izapidetzeko prozedura onartzen den bitartean,.....».

2.– Gaztelaniazko bertsioan, 7. artikuluko e) idatzi-zatiaren bigarren lerroaldean 2015/3424 (8/16) orrialdea, honako hau dioen lekuan:

«A estos hfectos, se consideran personas vulnerables, o pertenecientes a colectivos vulnerables, aquellas que cumplen los siguientes criterios:...».

Hau esan behar du:

«A estos efectos, se consideran personas vulnerables, o pertenecientes a colectivos vulnerables, aquellas que cumplen los siguientes criterios:...».

3.– 7. artikuluko azken idatzi-zatiak 2015/3424 (16/8) orrialdea euskarazko bertsioan eta 2015/3424 (9/16) orrialdea gaztelaniazko bertsioan f) izan behar du, h) izan beharrean, argitaratuko testuan azaltzen denez; izan ere, idatzi-zati hori aurreko e) idatzi-zatiaren ondoren dator, eta ez dago e) idatzi-zatiko 2. puntuko kolektibo ahulen zerrendaren barruan.

Beraz, 7. artikuluan, h) idatzi-zatia azaltzen den tokian:

«h) Gaixotasun arraroak dituzten pertsonentzat babes espezifikoko protokoloak edo programak jarraitzeko eskubidea. Kolektibo horiek neurri bereziak hartzea behar dute, osasun-laguntza egokia bermatzeko, osasun-baliabideak eta baliabide soziosanitarioak berdintasun-baldintzetan erabiltzeko duten eskubidea errespetatuta».

Hau esan behar du:

«f) Gaixotasun arraroak dituzten pertsonentzat babes espezifikoko protokoloak edo programak jarraitzeko eskubidea. Kolektibo horiek neurri bereziak hartzea behar dute, osasun-laguntza egokia bermatzeko, osasun-baliabideak eta baliabide soziosanitarioak berdintasun-baldintzetan erabiltzeko duten eskubidea errespetatuta».


Azterketa dokumentala