Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2015eko irailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3795

IRAGARKIA, itunpeko eta ikastetxe publikoko Bigarren Hezkuntzako ikasleek lan-esparruan esperientzia izan dezaten, hezkuntza berriztatzeko jarduera xedea duen kontratuaren lizitazioa jakinarazten duena.

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa jasotzeko datuak.

a) Erakundea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia - Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Donostia- San Sebastián kalea, 1 Lakua I, 2. solairua. I eremua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 94 97.

5) Telefaxa: 945 01 95 35.

6) Posta elektronikoa: k-navas@euskadi.eus

7) Kontratatzailearen profilaren internet-helbidea: www.contratacion.euskadi.net

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko irailaren 17a, 13:00ean.

d) Espedientearen zenbakia: SE/32/15.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzua.

b) Deskribapena: Itunpeko eta ikastetxe publikoko Bigarren Hezkuntzako ikasleek lan-esparruan esperientzia izan dezaten, hezkuntza berriztatzeko jarduera.

c) Loterik dagoen eta zenbat lote: ez.

d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Bigarren Hezkuntza ematen duten zenbait ikastetxe publiko eta itunpekoetan.

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: urte bat, kontratua formalizatu eta biharamunetik hasita.

f) Luzapena onartzea: bai, hasierako epe berakoa.

i) CP (Nomenklaturako erreferentzia): 80000000-4 - Irakaskuntza- eta prestakuntza-zerbitzuak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidea: premiazkoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago: esleipen-irizpide desberdinak daude, karatularen 30.2 puntuan ezarritakoaren arabera.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 173.553,72 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: 86.776,86 euro. BEZ (% 21): 18.223,14 euro. Guztira: 105.000 euro.

6.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

Behin-betikoa: lizitazioaren oinarrizko aurrekontuaren zenbatekoaren (%) 5a, BEZa kanpo.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez da eskatzen.

b) kaudimen ekonomikoa eta finantza mailakoa eta kaudimen tekniko eta profesionala, behar izanez gero: administrazio klausula zehatzen agiriko karatularen 29.2 puntuan ezarritakoaren arabera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko irailaren 17a, 13:00ean.

b) Aurkezteko modalitatea: eskuz.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

2) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1. Lakua I, 2. Solairua. I eremua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Zenbat enpresari dei egingo zaien eskaintzak aurkezteko (prozedura murriztua): ez.

e) Aldaerak: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 15 egun, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1.

b) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz-01010.

c) Eguna eta ordua:

C gutunazalaren irekitzea: 2015eko irailaren 28a, 11:00tan.

B gutunazalaren irekitzea: 2015eko urriaren 8a, 11:00tan.

10.– Publizitate-gastuak: esleipendunaren kontu, 496,95euro EHAA.

11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dago bidali beharrik.

12.– Bestelako argibideak. Ez dago.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 17a.

(Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendariaren izenpearen ordezkapenagatik 193/2013 Dekretua, apirilaren 9koa, Lehenengo xedapen gehigarria),

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala