Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2015eko irailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3785

31/2015 EBAZPENA, uztailaren 21ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Urkabustaizko irla-hariztiak (ES2110003) kontserbazio bereziko eremua kudeatzeko jarraibideak eta neurriak argitaratzea xedatzen duena.

1/2014 Legegintzako Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartu zen. Dekretu horretako 22.5 artikuluan ezartzen denez, kontserbazio bereziko eremuak (KBE) eta hegaztientzako babes bereziko eremuak (HBBE) deklaratzeko dekretuek aintzat hartu behar dituzte Eusko Jaurlaritzak halako eremuak kontserbatzeko onartutako arauak. Eusko Jaurlaritzak, halaber, aginduko du eranskin gisa argitaratzeko eremuok kudeatzeko jarraibideak, lurralde historikoetako foru-organoek onartutakoak.

Ildo horretatik, Urkabustaizko irla-hariztiak kontserbazio bereziko eremu izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak, maiatzaren 19ko 74/2015 Dekretuaren bitartez. Dekretu horretako 3.2 artikuluan eta azken xedapenetatik lehenengoan xedatzen denez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren eskumena da argitara ematea, dekretuaren eranskin gisa, Arabako Foru Aldundiak onartutako kudeaketa-jarraibideak eta -neurriak.

Horrenbestez, aintzat hartuta Arabako Foru Aldundiak Diputatuen Kontseiluaren ekainaren 9ko 301/2015 Erabakiaren bidez onartu zituela «Urkabustaizko irla-hariztiak (ES2110003) Batasunaren Garrantzizko Lekua egoki kontserbatzeko eta hango habitaten hondamena eta espezieen gorabeherak saihesteko kudeaketa-jarraibideak eta -neurriak», honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian III. eranskinean argitara ematea Urkabustaizko irla-hariztiak (ES2110003) kontserbazio bereziko eremua kudeatzeko jarraibideak eta neurriak, Arabako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak 2015eko ekainaren 9an onartuak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 21a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala