165. zk., 2015eko irailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3729
IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile estatutario finkoa izaten uzteari buruz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak emandako 1507/2015 Ebazpena argitara emateko dena.
Iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz, idazpuruan aipatu ebazpenaren edukiaren berri ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 60. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 1507/2015 Ebazpenaren bidez, Jose Ignacio Ansoleaga Goicoechea jaunak aurkeztutako uko egitea onartu eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile estatutario finkoa izateari utzi diola aitortzen da, Mantentze-lanetako ofizialaren kategorian; ebazpen horrek 2015eko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 31.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendaria,
JOSÉ MARÍA ARMENTIA MAKAZAGA.