165. zk., 2015eko irailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3704
EDIKTUA, 283/2015 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Arabako Probintzia Auzitegia – 1. Sekzioa.
Errekurtsoa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako adostasunik gabeko neurriei buruzko 283/2015 apelazioa.
Errekurtsogilea: Delfina Mikue Ncogo Akum.
Abokatua: María Ángeles Alonso Diego.
Prokuradorea: Blanca Olatz Garcia Rodrigo.
Auzi-ihesean: Fernando Engonga Nguema.
Errekurtso horretan, epaia eman da 2015-07-20an. Hona hemen epaitza:
Ezetsi egiten da Delfina Mikue Ncogo Akum andreak 80/2015 epaiaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoa. Epai hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko zortzi zenbakiko Epaitegian semeari dagokionez neurriak hartzeko bideratutako 208/2014 prozeduran eman da; beraz, berretsi egiten dugu epaia. Kostuei buruz ez da berariazko adierazpenik egiten.
Fernando Engonga Nguema demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 22a.
IDAZKARI JUDIZIALA.