165. zk., 2015eko irailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (168 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3701
EBAZPENA, 2015eko uztailaren 9koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Arte Plastiko eta ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordeen kideen izendapena argitaratzen duena.
Ikusirik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko ekainaren 10eko Agindua, arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezarri eta arautzen duena.
Kontuan izanda aipatu aginduren 16. artikuluak xedatzen duela ezen Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez EHAAn emango dela argitara Balorazio Batzordearen osaera,
Honako hau,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordeen osaera argitaratzea. Batzordeek honako kide hauek izango dituzte:
a) Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea:
Lehendakaria: Clara Montero Tellechea, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
Beatriz Herraez Dieguez
Pedro M. Michelena Echeverria
Sergio Prego Imaz
Idazkaria: María Jesús Cambra Contín, Kultura Sustatzeko teknikaria.
b) Sustapen-zabalkundearen eta argitalpenen modalitateak:
Lehendakaria: Clara Montero Tellechea, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
Concepción Elorza Ibañez de Gauna
Juan Zapater Lopez
Xabier Ganzarain Echaniz
Idazkaria: María Jesús Cambra Contín, Kultura Sustatzeko teknikaria.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 9a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.