Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2015eko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3111

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 19koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek bake, bizikidetza eta giza eskubideen arloan garatzen dituzten programa eta ekimenetarako laguntzak ebazten dituena.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2015eko otsailaren 11ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek bake, bizikidetza eta giza eskubideen arloan garatzen dituzten programa eta ekimenetarako laguntzetarako deialdia egin zen.

Deialdi-ebazpen horren 9. artikuluak horretarako izendatutako Epaitegi Kalifikatzaileak laguntzak direla-eta emandako proposamena ikusirik, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ez onartzea I. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena.– Bake, bizikidetza eta giza eskubideen arloan garatzeko diru laguntzak ematea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.

Hirugarrena.– Diru-laguntzak ukatzea III. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Lehendakaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bitartez aldatu zen).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 19a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala