129. zk., 2015eko uztailaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
3096
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Bilboko Trenbide Metropolitarreko 3. lineako Txurdinagako trakzio azpi-estazioaren eraikuntzari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: eraikuntzak.
b) Xedearen deskribapena: Bilboko Trenbide Metropolitarreko 3. lineako Txurdinagako trakzio azpi-estazioaren eraikuntza.
c) Buletin edo aldizkari ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko martxoaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 48. zk, eta 2015eko martxoaren 16ko aldaketaren iragarkia, 51. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: bi milioi bederatziehun eta hogeita bederatzi mila hirurehun eta hirurogeita hamaika euro eta zortzi zentimo (2.929.371,08), BEZik gabe.
5.– Esleipena.
a) Data: 2015eko ekainaren 16a.
b) Esleipenduna: Eldu, S.A.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: bi milioi laurogeita bost mila zazpiehun eta hiru euro eta hiru zentimo (2.085.703,03), BEZik gabe.
e) Burutzapenerako/entregarako epea: zortzi hilabete eta erdi (8,5).
6.– Bestelako informazioa: proiektu hori Lurralde Garapenerako Funts Europarraren, Feder-en, laguntzarekin finantzatzen da. Ebazpen/esleipen horrek 2013ko abenduaren 17ko Europar Legebiltzarreko eta Kontseiluko 1303/2013 Araudiko (EB) 115. artikuluan, 2. atalean, aurreikusitako zerrenda publikoaren barruan sartzeko onarpena dakar berarekin.
Bilbao, 2015eko ekainaren 30a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.