Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2015eko uztailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3091

EDIKTUA, 249/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 249/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Banco Popular Español, S,A.

Abokatua: Alfonso Matas Frías.

Prokuradorea: Alfonso Legorburu Ortiz De Urbina.

Demandatua: Jaione Baños Campos.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-06-10ean. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten dut Banco Popular Español, S.A.ren ordezkaritza prozesalak aurkeztutako demanda, Jaione Baños Campos andrearen aurkakoa. Horrenbestez, bidezkoa deklaratzen ditut Banco Popular Español, S.A.k eta Jaione Baños Campos andreak 2003ko martxoaren 5ean izenpetutako hipoteka-bermedun maileguaren suntsiarazpena, bai eta mailegu-berritzea ere, ondorioak 2008ko maiatzaren 20tik aurrera izango dituena.

Jaione Baños Campos andrea kondenatzen dut Banco Popular Español, S.A.ri honako hauek ordaintzera: ehun eta laurogeita hemezortzi mila bostehun eta hirurogeita hamazazpi euro eta laurogeita lau zentimo (198.577,84), eta legezko interesa, bi puntu gehituta, epai honen egunetik zorra guztiz ordaindu artekoa. Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Eman bedi epai honen lekukotza, eta bidali haren autoetara; gorde bedi jatorrizkoa epaitegiko epai zibilen liburuan.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4766 0000 04 042914). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jaione Baños Campos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2015eko ekainaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala