Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2015eko uztailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3090

EDIKTUA, 685/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Donostiako Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), zenbateko bat erreklamatzeko 685/2013 prozedura arrunta bideratu da, AXA Seguros, S.A. sozietateak eskatuta, Roberto Pablo Del Bosque Vega eta Generali Seguros, S.A.ren aurka. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

146/2014 EPAIA

Epailea: Eva Cerón Ripoll andrea.

Lekua: Donostia.

Eguna: bi mila eta hamalauko irailaren hemeretzia.

Alderdi demandatzailea: Axa Seguros, S.A.

Abokatua: Aitor Roberto Guisasola Paredes.

Prokuradorea: Ana Maria Lamsfus Mindeguia.

Alderdi demandatua: Roberto Pablo Del Bosque Vega eta Generali Seguros, S.A.

Abokatua: Mikel Urkola Odriozola.

Prokuradorea: Jesus Gurrea Frutos.

Judizioko gaia: judizio arrunta.

EPAITZA

Partez baiesten dut Ana María Lamsfus Mindeguia prokuradoreak (Arturo Jiménez Gómez jaunak ordezkatu du, horretarako gaitua baitago) AXA Seguros, S. A.ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Aitor Guisasola Paredes letraduaren zuzendaritzapean jarduten zuela, honako hauen aurka: Roberto Pablo del Bosque Vega jauna (helbidea: Ametzagana kalea 66, behe atzealdea, Donostia), auzi-iheslaria bera; eta Generali Seguros, S. A. (helbidea: Orense kalea 2, 28020 Madril), Jesús Gurrea Frutos jauna prokuradore eta Mikel Urkola Odriozola jauna letradu dituela. Horrenbestez, Roberto Pablo del Bosque Vega jauna kondenatzen dut auzi-jartzaileari hirurehun (300) euro ordaintzera, eta, Generali Seguros, S. A.rekin batera eta solidarioki, lau mila ehun eta berrogeita hamaika euro eta hirurogeita hamar zentimo (4.151,70), legezko interesak, 2012ko abenduaren 6tik aurrerakoak, eta interes judizialak.

Alderdi bakoitzak berak eragindako kostuak ordaindu beharko ditu; eta komunak, erdibana.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (1/2000 PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den eta zein erabaki aurkaratzen diren (1/2000 PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 2812 0000 00 0685 13. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Ebazpen honen ziurtagiria egin eta ondoren jarduerei erantsi beharko zaie. Epaitegi honetako Epai Zibilen Liburuan sartu beharko da jatorrizko agiria.

Hala erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Roberto Pablo Del Bosque Vega demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Donostian, bi mila eta hamabosteko ekainaren lauan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala