129. zk., 2015eko uztailaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (160 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3076
IRAGARKIA, Bilbo-Basurtu ESI Erakunde Sanitario Integratuko Errekaldeko zentro sanitarioan (lehen mailako arreta eta arreta espezializatua) gainbegirale lanpostu bat izendapen askez hornitzeko deialdiari buruzkoa.
Bilbo-Basurtu ESI Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerenteak Bilbo-Basurtu ESIko Errekaldeko zentro sanitarioan (lehen mailako arreta eta arreta espezializatua) gainbegirale lanpostu bat izendapen askez hornitzeko deialdia egin du. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren ezaugarriak web-orri honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.net
Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Bilbao, 2015eko ekainaren 12a.
Bilbo-Basurtu ESIko zuzendari gerentea,
MICHOL GONZALEZ TORRES.