Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2015eko uztailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3061

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 91/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: behin betiko neurrien aldaketa. 91/2015.

Demandatzailea: Juan Dario Trujillo Sossa.

Abokatua: Juan Carlos Lazaro Palomino.

Prokuradorea: Maria Concepcion Mendoza Abajo.

Demandatua: Guisell Aireyu Gil.

Gaia: neurriak aldatzea.

Judizio horretan, 323/2015 epaia eman da 2015-06-08an, eta honako hau da haren epaitza:

323/2015 epaia, 2015-06-08koa, neurriak aldatzeari buruzko 91/2015 prozeduran emana. Prozedura hori epaitegi honetan bideratu da alderdi hauen artean: demandatzaile gisa, Juan Dario Trujillo Sosa jauna, Mendoza Abajo andrea prokuradore duela; demandatu gisa, berriz, Guisell Aireyu andrea (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe). Fiskaltzak ere parte hartu du.

Guisell Aireyu Gil demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala