Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2015eko uztailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3053

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2015eko ekainaren 17koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegora itzulitako euskal profesionalak kontratatzeko, 2015eko ekitaldiari dagokionez, EAEn kokatutako enpresei diru-laguntzak emateko LANdhome programaren arauak ezarri eta deialdia egiten dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Horrelako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko ekainaren 17ko Ebazpenean, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegora itzulitako euskal profesionalak kontratatzeko, 2015eko ekitaldiari dagokionez, EAEn kokatutako enpresei diru-laguntzak emateko LANdhome programaren arauak ezarri eta deialdia egiten dena. Ebazpen hori 2015eko ekainaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (119.zenbakia). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2015/2860 (16/3) orrialdean, I. eranskinaren 5. artikuluan, euskarazko bertsioan

Honako hau dioen lekuan:

«5.2.b.– Atzerrian, kanpora joandako profesional gisa, etenik gabe gutxienez 4 urte eginda izatea, edo halako kondizioan 10 urte eginda izatea etenaldiekin, betiere programa honek laguntzen duen lan-kontratua sinatu aurretik».

Hau esan behar du:

«5.2.b.– Atzerrian, kanpora joandako profesional gisa, etenik gabe gutxienez 5 urte eginda izatea, edo halako kondizioan 10 urte eginda izatea etenaldiekin, betiere programa honek laguntzen duen lan-kontratua sinatu aurretik».


Azterketa dokumentala