125. zk., 2015eko uztailaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (225 KB - 1 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2993
EDIKTUA, 2015eko ekainaren 15ekoa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, hiru espediente hauei buruzkoa: GIZ-2013-20-0070, GIZ-2013-20-0073 eta GIZ-2013-20-82.
Emilio Germán Sola Vallojera, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuen zuzendariak, ediktu hau ematen du:
EDIKTUA
Asociación Iniciativa Social Berpiztu Elkarteari ezin izan zaizkio jakinarazi, saiatu arren, Gizarte Zerbitzuen zuzendariaren 2015eko urtarrilaren 26ko ebazpen-proposamenak, zeinen bitartez proposatzen baitzuen deuseztatzea GIZ-2013-20-0070, GIZ-2013-20-0073 eta GIZ-2013-20-82 espedienteetako diru-laguntzaren bigarren ordainketa, 2013ko deialdiari loturikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitakoa. Horrenbestez, argitara ematen du ediktu hau.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeari (Sektore Publikoa arrazionalizatu eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatuta) eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan agindutakoari jarraikiz egiten da hori guztia; eta jakinarazten zaio ebazpen horien testu osoa eskura izango duela interesdunak Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea z/g, 01010 Vitoria-Gasteiz).
(Ikus .PDF)
Aipatutako ebazpen-proposamenetan hamar egun balioduneko epea ematen da, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko; izan ere, epe hori igarota, organo eskudunak behar den ebazpena emango du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 15a.
Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,
EMILIO GERMÁN SOLA VALLOJERA.