Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2015eko ekainaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
2884

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 15ekoa, Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A.-Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EAko zuzendari nagusiarena, eranskinean adierazitako sozietateko bulegoetan 2016tik 2022ra arteko telekomunikazio-zerbitzuak (1., 2., 3., 4. eta 5. loteak) kontratatzeko eskumena Ogasun eta Finantzetako sailburuari eskuordetzen diona.

1998ko uztailaren 28ko bilkuran, Gobernu Kontseiluak, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eskatuta, Telekomunikazioen Administrazio Sare Korporatiboa zehazteko erabakia onartu zuen.

Erabaki horren azalpen-zatian, eta Administrazio Sare Korporatiboari buruz, hauxe adierazi zen:

Hori dela eta, Administrazio Sare Korporatiboa delakoa definitu da. Sare korporatibo hori Administrazioak eskatzen dituen telekomunikazio-zerbitzuen kudeaketa zentralizaturako zentzuzko esparru bat zehaztea baino ez da. Administrazio Sare Korporatiboa, telekomunikazioko zerbitzuei, higiezinei eta organoei dagokiena, definizio dinamikotzat hartu behar da: oinarrizko parametroak errespetatuta, aldaketa organikoen eta fisikoen erritmora bilakatuko da etenik gabe.

Erabakiak berak aurreikusten du Administrazio Sare Korporatiboa, uneoro, irizpide hauei jarraikiz eratuko dela:

– Kudeaketa zentralizatuko eraikinetan edo beste higiezin batzuetan kokatutako sailak eta erakunde autonomoak sartuko dira sare horretan.

– Sare horretatik kanpo geratuko dira Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoen Sarea eta sozietate publikoak, bai eta polizia-, hezkuntza- eta osasun-sareak eta sare judizialak ere.

– Hala ere, sare horretan sartuko dira aipatutako sektoreko sareekin lotutako administrazio-zerbitzuak, baldin eta dokumentu- eta ekonomia-informazioko sistemek, giza baliabideen sistemek edo sistema arruntek edo orokorrak datuen trafikoan eragiten badiete.

– Era berean, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak hartuko ditu beste sare batzuekin konektatzeko erabakiak –polizia-sarearekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioarekin edo beste administrazio publiko batzuekin izan ezik.

– Baldin eta aurreko 2. atalean aipatzen den sareen kudeaketaren organo titularrek erabiltzen badute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 19. artikuluko bidea, beren telekomunikazio-sareak kudeatuko dituzte Ogasun eta Herri Administrazio Sailarekin adostutako erabakien arabera eta haiek sinatutako kontratuen esparruan eratuko da kudeaketa.

1998ko uztailaren 28ko Erabakiak zehaztu zuen zer zen Telekomunikazioen Administrazio Sare Korporatiboa. Hala, aukera eman zen telekomunikazioen arloko kontratuak Sektoreko Sareetara hedatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzko uztailaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 19. artikuluan aurreikusitako bidea erabilita. Azken bide horrek hau ezartzen du: horien instrumentalizazioa hitzarmenen, administrazio alorreko berariazko klausuletako berariazko aurreikuspenen edo Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean gai horretarako jarritako formulen bidez.

Aukera guztiak aztertu ondoren, iritzi da aukerarik onena hauxe dela: Sektoreko Sareen hedatzea instrumentalizatzea Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotako eskumenak eskuordetzeko irudiaren bidez.

Zentzu horretan, telekomunikazio-zerbitzuen kudeaketa-maila handitzeko eta garatzeko, komenigarria da zerbitzua bi zati bereizitan banatzea, aurrerago beste kontratazio bat egingo dela aurreikusita.

Kontratuak prestatzeko, izapidetzeko eta esleitzeko jardueraren inguruko jarduketek osatuko dute zati bat, bai eta kontratuak aldatzeko, iraungitzeko eta interpretatzeko jardueraren ingurukoek ere. Jarduera horiek dira kontratazio guztien nukleo bera, eragindako sareak edozein izanda ere.

Beste zatiak kontratuaren kudeaketaren berariazko esparruari eragingo dio, alderdi materialari nahiz aurrekontu-alderdiari, eta sareen kudeaketaren titularrei egokitu behar zaie.

Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.1 artikuluan eskumenak eskuordetzeko aurreikusitako formula da lehen aipatutako esparruan telekomunikazio-zerbitzuen kontratazioa modu zentralizatuan egiteko formula egokia. Hauxe xedatzen du artikulu horrek:

«1.– Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira».

Hori dela eta, 172/2013 Dekretuaren 3.2.f) artikuluak Ogasun eta Finantza sailburuari kontratazioaren esparruan esleitzen dizkion eskumenen arabera, eta esleitutako ahalmenei jarraikiz, Visesako zuzendari nagusiari dagokio kontratazio-organoaren ahalak erabiltzea, zenbatekoagatik Administrazio Kontseiluari dagozkionak erabiltzeari utzi gabe,

EBAzten DUT:

I.– Ogasun eta Finantza sailburuari eskuordetzea 2016tik 2022ra Sozietateko bulegoetarako Sareari telekomunikazio-zerbitzuak kontratatzeko eskumena.

Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuan aurreikusitako esparru hauetara hedatuko da eskuordetza, kontratuan aplika daitezkeenean:

– Kontratuaren prestaketa (II. liburua).

– Kontratuaren esleipena (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

– IV. liburuan, I. tituluan, I. kapituluan oro har aurreikusitako xedapen orokorrak (Administrazioaren eskumenak, aldatzeko, iraungitzeko, lagatzeko eta azpikontratatzekoak); eta IV. liburuan, II. tituluan, IV. kapituluan berariaz hornidura-kontratuetarako aurreikusitakoak.

– Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

II.– Kontratazio-organoari dagozkion gainerako eskumenak, eta, batez ere, emandako zerbitzuak egitea eta zerbitzu horien ordainketa agintzea onartzeko ahalmenak organo eskuordetze-emailearenak izango dira.

III.– Hau sinatu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean eskuordetzea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 15a.

VISESAko zuzendari nagusia,

MARCOS MURO NÁJERA.

ERANSKINA

Vitoria-Gasteiz, Araba

Gamarrako Atea 1 – 2 (El Boulevard eraikina – sarrera Zaramaga kaletik)

01013 Vitoria-Gasteiz

Bilbao, Bizkaia

San Vicente 8, behea (sarrera Uribitartetik)

48001 Bilbao

Donostia, Gipuzkoa

Errotaburu pasealekua 1, 7.a

20018 Donostia


Azterketa dokumentala