Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2015eko ekainaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2878

EDIKTUA, 2015eko maiatzaren 19koa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, diru-laguntzen zenbait espedienteri buruzkoa (255_2006 Dek 01 2015_05_19).

Jose Luis Madrazo Juanesek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak, ediktu hau egin du:

EDIKTUA

Ezinezkoa izan da eskatzaileei (ediktu honen bukaeran agertzen dira) berariaz jakinaraztea abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuan jasotzen diren diru-laguntzei buruzko ebazpenen gaineko ediktua (dekretu horrek seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen ditu).

Hori dela eta, argitara ematen da dekretu hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan (Sektore publikoaren arrazionalizatzeari buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatuta) eta Administrazioaren erreformarako beste neurri batzuk eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan xedatutakoa betetzeko; interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Aipatutako espedientean emandako ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek, Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Arabako lurralde-ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea amaitzen; beraz, haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 19a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala