Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2015eko ekainaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2870

EDIKTUA, konkurtso-intzidentzia bati buruzko 343/2010 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 171 343/2010 konkurtso-intzidentzia.

Demandatzailea: Konkurtso Administrazioa.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Jose Luis Bosca Moscardo, Juan Bosca Moscardo, Vicente Bosca Moscardo, Filozin, S.A., Quinsem, S.L., Iñigo Quincoces Lallana eta Viguetas el Sardinero, S.L.

Gaia: konkurtsoko errudun-deklarazioa aurkaratzea.

Judizio horretan epaia eman zen 2013-07-31n, eta hau da epaitza:

1.– Filozin, S.A. eta Quinsem, S.L. sozietateen konkurtsoa erruzko kontsurtsotzat kalifikatzea.

2.– Adieraztea kalifikazio horrek ukitutako pertsonak direla Iñigo Quincoces Lallana (eskubideko administratzailea) eta Jose Luis Bosca Moscardo, Juan Bosca Moscardo eta Vicente Bosca Moscardo (egitateko administratzaileak); eta deklaratzea ez dagoela sopikunik.

3.– Desgaitzea, bi urtez, Iñigo Quincoces Lallana, Jose Luis Bosca Moscardo, Juan Bosca Moscardo eta Vicente Bosca Moscardo inoren ondasunak administratzeko, inor ordezkatzeko edo administratzeko, merkataritzan aritzeko edo merkataritza- zein industria-konpainietan inolako kargu edo esku-hartze administratiborik izateko.

4.– Kondenatzea Iñigo Quincoces Lallana, Jose Luis Bosca Moscardo, Juan Bosca Moscardo eta Vicente Bosca Moscardo zor guztiak ordaintzera, kalte-ordainen kontzeptuan, baldin eta masa aktiboa nahikoa ez bada zor guztiak ordaintzeko.

5.– Kondenatzea Iñigo Quincoces Lallana, Jose Luis Bosca Moscardo, Juan Bosca Moscardo eta Vicente Bosca Moscardo prozedura honetako kostuak ordaintzera.

Jose Luis Bosca Moscardo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala