Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2015eko ekainaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2869

EDIKTUA, 536/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Merkataritza-Arloko ZULUP - Gasteizko Merkataritza-Arloko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: prozedura arrunta 536/2014.

Alderdi demandatzailea: Artistas Intérpretes o Ejecutantes Sociedad de Gestion de España –AIE–, Asociacion de Gestion de Derechos Intelectuales eta Sociedad General de Autores y Editores.

Abokatua: Diego Zaballos Garcia.

Prokuradorea: Carlos Jose Elorza Arizmendi.

Alderdi demandatua: Jose Pablo Carasa Ibañez.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatutako judizioan epaia eman zen 2015-03-17ean. Honako hau dio ebazpen horren xedapen-atalak:

EPAITZA

Osorik baiesten dut demandatzaileak (Sociedad General de Autores y Editores (SGAE), Asociación de Gestión de Derechos Intelectuales (AGEDI) eta Asociación de Artistas, Intérpretes o Ejecutantes, Sociedad de Gestión de España (AIE)), Carlos José Elorza Arizmendi prokuradoreak ordezkatuta, jarri duen demanda, auzi-ihesean den José Pablo Carasa Ibáñez-en kontrakoa. Ondorioz, hau deklaratzen dut:

2011ko ekainetik 2014ko ekainera bitartean, biak barnean direla, SGAEk administratutako obrak erabili ditu demandatuak, bai eta AGEDI eta AIE erakundeen eskubidepekoak diren fonogramak ere. Hori guztia «1900» izeneko bere lokala girotzeko erabili du, baina ez ditu lortu SGAEren eta AGEDIren nahitaezko baimenak erreprodukzio instrumentalerako. Horrez gain, AGEDIri eta AIEri ez die ordaindu legeak fonogramen ekoizleen eta artista interprete edo jotzaileen alde ezartzen duen ordainsari bidezko eta bakarra. Horren ondorioz,

José Pablo Carasa Ibáñez honetara kondenatzen dut:

A) Aurreko deklarazioa onartu eta betetzera.

B) SGAEk administratutako obren errepertorioa erabiltzeari uztera. Erabilera hori berehala etengo da, errepertorioa erabili ahal izateko SGAEren baimena lortu arte; kendu egingo zaizkio erabilitako aparatuak, dauden lekutik atera badaitezke, eta ezin bada, zigilatu egingo dira.

C) SGAEri zenbateko hau ordaintzera, kalte-ordain modura, JILTBren 140. artikuluan ezarritakoaren arabera, «Bar 1900» izeneko establezimenduan baimenik gabe obrak erreproduzitzeagatik eta horien komunikazio publikoa egiteagatik, 2011ko apiriletik 2014ko ekainera bitarteko aldia kontuan hartuta, biak barnean direla: 4.808,35 euro gehi zenbateko horren legezko interesak 2014-09-01etik epai honetara arte, eta, epai honetatik aurrera, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluan ezarritako interesak.

D) AIE eta AGEDI erakundeei zenbateko hau ordaintzera, ordainsari bidezko eta bakarra dela-eta, demandatuaren establezimendua girotzeko establezimendu horretan eginiko fonogramen komunikazio publikoagatik, eta AGEDI erakundeari 2011ko apiriletik 2014ko ekainera bitartean (biak barnean direla) hautsitako erreprodukzio-eskubideagatik ere bai, erakunde horien tarifa orokorren arabera: 1.683,24 euro gehi zenbateko horren legezko interesak 2014-09-01etik epai honetara arte, eta, epai honetatik aurrera, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluan ezarritako interesak.

Kostuak demandatuak ordaindu beharko ditu.

Jose Pablo Carasa Ibañez demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLko– 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar dezake auzi-ihesean den demandatuak, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala