Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2015eko ekainaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2865

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 362/2014 apelazio-errekurtso arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Hirugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 362/2014 prozedura arrunteko apelazioa.

Errekurtso-egilea: Cubiertas y Aislamientos Riojanos, S.L.

Abokatua: Alberto Miguel Diez Del Corral Lozano.

Prokuradorea: Rosa Alday Mendizabal.

Alderdi errekurritua: Oberstorf 2008, S.L. eta UE 35-1 Fadura Sociedad Cooperativa kooperatiba-sozietatea.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2015-12-15ean. Hona hemen epaitza:

«Baiesten dugu Cubiertas y Aislamientos Riojanos, S.L.ren ordezkaritzak jarritako apelazio-errekurtsoa, Bakaldoko Auzialdiko 6 Epaitegiak emandako epaiaren aurkakoa –hortik dator erroilu hau–; eta zati batean ezeztatzen dugu ebazpen hori. Horrenbestez, kondenatzen dugu UE 35-1 Fadura Sociedad Cooperativa kooperatiba-sozietatea, Oberstorf 2008, S.L. sozietatearekin batera, solidarioki (auzian haren kondenari eusten baitzaio) demandatuari ordaintzera, bai demandako zenbatekoa, bai auziko epaia eman denetik honako legezko interesak. Ez zaizkio gora jotzeak eragindako kostuak inori egotzi, baina lehen auzialdiaren kostuak aipatutako erakundeari egotzi zaizkio.»

Oberstorf 2008, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko ekainaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala