Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2015eko ekainaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2856

104/2015 DEKRETUA, ekainaren 16koa, zeinen bide onartzen baita Arabako Industriako Ingeniari Teknikoen Elkargoari izena aldatzea, eta Arabako Peritu, Ingeniari Tekniko eta Industria-adarreko Ingeniaritzako Graduatuen Elkargo Ofiziala izena jartzea.

Profesionalen Elkargoen eta Tituludun Lanbideetan jardutearen arloko eskumen osoa Euskal Autonomia Erkidegoari ematen dio Euskadiko Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluak, hargatik eragotzi gabe Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan xedatua.

Arabako Peritu, Ingeniari Tekniko eta Industria-adarreko Ingeniaritzako Graduatuen Elkargo Ofizialak bere estatutuak aldatzeko onarpen-eskabidea aurkeztu zuen, zeinetan barne hartzen baita bere izena aldatzea, lizentziak ordezkatzen dituzten graduko titulu berriei egokitzeko Boloniako prozesuaren karietara.

Tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 28.2 eta 29.3 artikuluen arabera, Elkargo Profesionalen izena aldatzeko beharrezkoa da dagokion Kontseilu Profesionalak txostena egitea, txosten hori Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez onartzea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Aldeko txostenak egin dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, zeinak arlo honetan eskumena baitu. Halaber, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren txostena eransten da, zeinak elkargo profesionalen arloan eskumena baitu.

Oinarri horiekin eta aipatu institutuak sustatutako eskabidea justifikatutzat jotzen denez gero, indarrean diren legeetan zehaztutako izapideak beterik, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko ekainaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Arabako Industriako Ingeniari Teknikoen Elkargoaren izena aldatzea, eta Arabako Peritu, Ingeniari Tekniko eta Industria-adarreko Ingeniaritzako Graduatuen Elkargo Ofiziala izatea hemendik aurrera.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko ekainaren 16an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala