Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2015eko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2680

1026/2015 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ana Jesús Bustinduy Bascaran andrea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari izendatzen duena eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena.

Aztertu dugu Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen otsailaren 2ko 248/2015 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2015eko martxoaren 10eko EHAAn (47. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak«curriculum vitae»n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Ana Jesús Bustinduy Bascaran andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Ana Jesús Bustinduy Bascaran andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian kudeaketa sanitarioko unitateko medikua fakultatibo espezialisten lanpostu funtzionalaren 15839 plazaren jabea dena, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari lanpostua betetzeko hautatua izan da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, baldin eta erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusiak,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ana Jesús Bustinduy Bascaran andrea izendatzea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari.

Bigarrena.– Izendapen honek 2015eko maiatzaren 15etik aurrera emango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Ana Jesús Bustinduy Bascaran andrea zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea, izendatzen den egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala