Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2015eko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
2674

EDIKTUA, administrazioarekiko 1837/2011 auzi-errekurtsoan emandako epai irmoari buruzkoa, zeinaren bidez deuseztatzen baitira osasun-profesionalen informazio-sistemari buruzko uztailaren 5eko 153/2011 Dekretuko 14.1 eta 15.1 artikuluetako bi esaldi, hurrenez hurren.

Jakinarazten da Auzitegi Goreneko 3. Salako 7. Sekzioak 2015eko martxoaren 4an epai irmoa eman duela Medikuen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak sustatutako Administrazioarekiko 1837/2011 auzi-errekurtsoan. Dekretu honen aurka aurkeztu zen errekurtsoa: 153/2011 Dekretua, uztailaren 5ekoa, Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailarena (2011ko uztailaren 21eko EHAA, 139. zk.), osasun-profesionalen informazio-sistemari buruzkoa. 804/2013 kasazio-errekurtsoa jarri zen 2013ko urtarrilaren 3ko epaiaren aurka. Epai irmoaren epaitza honako hau da:

«Lehenik, deklaratzen dugu baietsi egiten dela Medikuen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak jarritako kasazio-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Hirugarren Salaren 2013ko urtarrilaren 3ko epaiaren aurkakoa, haren bidez ezetsi egiten baitzen kasazioko 1837/2011 errekurtsoa.

Bigarrenik, baiesten dugu Medikuen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak formulatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Eusko Jaurlaritzaren osasun-profesionalen informazio-sistemari buruzko uztailaren 5eko 153/2011 Dekretua; hala ere, deuseztatzen ditugu honako esaldi hauek: 14.1 artikuluko «(...) haietako bakoitzean erregistratuta (...), edozein dela ere erregistratuta dauden egoera», eta 15.1 artikuluko «(...) elkargoan izena eman ondoren».

Hirugarrenik, kosturik ez, ez instantziarako, ez kasazio-errekurtsorako.»

Eta denek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Bilbao, 2015eko maiatzaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala