Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2015eko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2525

IRAGARKIA, helburu hau duen administrazio-kontratua esleitzeko dena: etxebizitza libreak alokatzeko merkatuan bitartekaritza-programan (asap) hitzartutako errentamendu-kontratuen estaldurarako aseguruak kontratatzea (Espedientea: A-034-DEPS2014).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-034/DEPS2014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: bi lote.

c) Egiteko epea: kontratua formalizatzen den egunaren biharamunean hasi eta 2016ko abenduaren 31ra arte.

d) Lizitazio-iragarkia noiz argitaratu den: 2014ko abenduaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 248. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide daude, SPKLTBn xedatutakoaren arabera, betiere karatulan eta administrazio-klausula zehatzen pleguan xedatutakoaren aurka egin gabe.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbateko garbia: 521.981,00 euro. Kontratua BEZetik salbuetsita dago.

5.– Esleipena.

a) Data: 2015eko apirilaren 13a.

b) Kontratista: Mapfre (A28141935)

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: I. lotea: 158.185 euro, BEZik gabe; II. lotea: 153.301 euro, BEZik gabe.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 26a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala