Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2015eko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2523

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko organo judizialetarako garbitasun-materiala eskuratzeko administrazio-kontratuaren lizitazioa hutsik geratu dela jakinarazteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: S-008-DAPJ-2015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Euskal Autonomia Erkidegoko organo judizialetarako garbitasun-materiala eskuratzea.

b) Loteak eta kopurua: bai, 3.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoko organo judizialak.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: hemeretzi hilabete, kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik aurrera.

Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkaritan argitaratu den: 2015eko martxoaren 25eko EHAA, 57. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 193.461,16 euro.

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: lizitazioaren gehieneko aurrekontua edo, hala badagokio, gutxi gorabeherako gastuarena, zenbateko garbia: 96.730,58 euro eta guztizko zenbatekoa 117.044 euro, hiru lotetan banaturik.

6.– Esleipena. Hutsik, esleitu gabe.

7.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net //www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 1a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala