Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2015eko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2521

EDIKTUA, 625/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 625/2013 prozedura arrunta.

Ediktuaren hartzailea: Aitor Maria Beguiristain Mujica.

Auzi-ihesean diren eta helbide ezezaguna duten Aitor Maria Beguiristain Mujicaren eta beste batzuen aurka bideratutako prozedura horretan, epaia eman zen, 2015eko otsailaren 19an.

Demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako epaia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraziko zaio demandatuari, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb), Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratuaz Aitor Maria Beguiristain Mujica demandatuari aipatu epaia jakinaraztea erabaki da.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei eguneko epean.

Donostia, 2015eko apirilaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala