Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2015eko ekainaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2448

1142/2015 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten diplomatu sanitarioen lanbide taldeko fisioterapeuten kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onetsi dira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2014an eta 2015ean deitu diren hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onetsi dira.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoei buruzko deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.

Bigarrena.– Fisioterapeuten kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onestea, I. eranskinean agertzen direnak. Aipatutako kategoria diplomatu sanitarioen lanbide taldekoa da, eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.

Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onestea.

Laugarrena.– Merezimenduen baremoa onestea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena.– Dagokion gai zerrenda onestea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia.

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

I. ERANSKINA
FISIOTERAPEUTEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTUKO DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK. AIPATUTAKO KATEGORIA DIPLOMATU SANITARIOEN LANBIDE TALDEKOA DA, ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKOAK IZANGO DIRA

1.– DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira fisioterapeuten kategoriako destinoak. Aipatutako kategoria diplomatu sanitarioen lanbide taldekoa da, eta destinoak jarraian zehaztuko diren Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira, II. eranskinean bilduak.

1.2.– Deitutako destinoen % 7 gordeko dira desgaitasuna duten langileek betetzeko, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera. Horiek II. eranskinean adierazi dira.

2.– IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK.

Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, hala bada, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:

a) Hurrengo titulua edukitzea edo lortzeko moduan egotea: Fisioterapiako unibertsitate diplomatura, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.

b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.

c) Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epearen barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:

A2 taldea (antzinako B taldea): 20 euro

3.– OPOSIZIO-LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.

3.1.– Oposizioaldia.

Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak gai zerrenda orokorrari eta gai zerrenda komunari lotutako IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Era berean, aipatutako eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.

3.2.– Oinarri orokorren 14. oinarrian ezarritako puntuazio hurrenkeraren arabera izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, baita 14.2 oinarrian aipatzen den dokumentazioa ere:

– Ondoko agirion fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza: Fisioterapiako unibertsitate diplomatura, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

3.4.– Lanpostuaz jabetzea.

Oinarri orokorretako 17. atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetako baten batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetzeko ekitaldian:

– Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: FISIOTERAPEUTA

Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:

● Barne-sustapeneko txandaren deialdia: 6 destino.

Sarbide orokorra: 6.

● Txanda irekiaren deialdia: 11 destino.

Sarbide orokorra: 10.

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 1.

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 1.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.

Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN DIPLOMATU SANITARIOEN LANBIDE TALDEKO FISIOTERAPEUTEN KATEGORIAREN MEREZIMENDUEN BAREMOA

1) LAN ESPERIENTZIA: 45 puntu, gehienez.

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko, Gizarte Segurantzako edo autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, fisioterapeuta gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,18 puntu.

Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei honela zenbatuko zaizkie aurretiko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.

e) Lehiatzen den lanpostu berean egindako B taldeko zerbitzuak: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

2) PRESTAKUNTZA, IRAKASKUNTZA ETA IKERKUNTZA (35 puntu, gehienez).

Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduatu aurreko prestakuntza (3 puntu, gehienez):

Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:

((bikain kopurua X 6) + (ohorezko matrikula kopurua X 9)) / irakasgai guztien kopurua

Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, etxearen irakaskuntza, auzitegi-medikuntzako autopsiaren oinarrizko ezagutzak edo fisioterapeuten ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.

b) Gradu ondoko prestakuntza (9 puntu, gehienez):

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 5 puntu

– Unibertsitate-aditua edo -espezialista: 7 puntu.

– Gradu ondoko masterra: 9 puntu.

d) Etengabeko prestakuntza (20 puntu, gehienez):

Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

9 orduko edo hortik beherako ikastaroak: 0,20 puntu.

10-19 orduko ikastaroak: 0,75 puntu.

20-29 orduko ikastaroak: 1,25 puntu.

30-49 orduko ikastaroak: 2 puntu.

50-99 orduko ikastaroak: 3 puntu.

100-249 orduko ikastaroak: 4 puntu.

250-599 orduko ikastaroak: 5 puntu.

600 orduko edo hortik gorako ikastaroak: 6 puntu.

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:

– ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko, 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko, 10 ordu.

Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,20ekoa edo hortiko gorakoa.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

Etengabeko prestakuntzari dagokionez –aurreko ataletan ezarritako baldintzekin bat datorrena–, 500 ordu baloratuko dira urte bakoitzeko, gehienera jota, ordutan zein kreditutan ziurtatuta daudela ere.

e) Irakaskuntza jarduera (10 puntu, gehienez):

– Fisioterapiako Unibertsitate Eskolako arduraldi partzialeko irakaslea (8 orduko tarteak): 0,050 puntu.

– Praktika klinikoko tutore irakaslea, venia docendi delakoarekin (urteko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (15 puntu, gehienez):

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesinako: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).

3) EUSKARA.

– 2. HE: 18 puntu

– 1. HE: 9 puntu

IV. ERANSKINA
DIPLOMATU SANITARIOEN LANBIDE TALDEKO FISIOTERAPEUTEN GAI-ZERRENDA

I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA.

1.– Zinesiterapia. Kontzeptua. Sailkapena.

1.1.– Zinesiterapia pasiboa. Motak. Sailkapena. Aplikazio- eta kontraindikazio-sistemak.

1.2.– Zinesiterapia aktiboa. Sailkapena. Aplikazio- eta kontraindikazio-sistemak.

2.– Mekanoterapia. Aplikazio- eta kontraindikazio-sistemak.

3.– Termoterapia. Krioterapia. Aplikazio- eta kontraindikazio-sistemak.

4.– Hidroterapia. Balneoterapia. Aplikazio- eta kontraindikazio-sistemak.

5.– Frekuentzia baxuko korronteak. Motak. Aplikazio- eta kontraindikazio-sistemak.

6.– Frekuentzia ertaineko eta altuko korronteak. Motak. Aplikazio- eta kontraindikazio-sistemak.

7.– Ultrasoinuak. Fototerapia. Laserterapia. Aplikazio terapeutikoa.

8.– Fisioterapia-prozesuak oheratutako eta/edo inmobilizatutako pazienteetan.

9.– Masoterapia. Dreinatzeak. Kontzeptuak. Aplikazio- eta kontraindikazio-sistemak.

10.– Fisioterapia bihotz- eta arnas-afekzioetan.

11.– Ekarpen fisioterapikoak honako Kirurgietan: Bihotz-Arnasekoa, Traumatologikoa, Ortopedikoa, Neurologikoa eta Baskularra.

12.– Biomekanika eta bizkarrezurreko tratamendu fisioterapeutikoak. Fisioterapia toraxaren eta bizkarrezurraren traumatismo eta deformazioetan.

13.– Gerri eskapularra. Goiko gorputz-atala. Ekarpen fisioterapikoak gerri eskapularrean eta goiko gorputz-atalean Traumatologian, Erreumatologian, Baskularrean eta Neurologian.

14.– Gerri pelbikoa. Beheko gorputz-atala. Ekarpen fisioterapikoa pelbisean eta beheko gorputz-atalean Traumatologian, Erreumatologian, Baskularrean eta Neurologian.

15.– Sarrien gertatzen diren Hezurretako, Erreumatologiako, Endokrinoko eta Metabolismoko afekzioak. Fisioterapia Hezurretako patologia desberdinetan. Aplikazio- eta kontraindikazio-sistemak.

16.– Hausturak: Motak. Ekarpen fisioterapikoak hausturetan.

17.– Protesi ortopedikoak: Ekarpen fisioterapikoak.

18.– Patologia neurologiko zentralak eta periferikoak.

19.– Fisioterapia helduen eta haurren Gaixotasun Neurologikoetan.

20.– Fisioterapia Obstetrizian eta Uro ginekologikoan.

21.– Fisioterapiaren oinarriak.

22.– Fisioterapia Geriatrikoa.

23.– Ortesia. Laguntza teknikoak. Kanpoko egonkortze-sistemak. Ibiltzearen berreziketa.

24.– Garbitasuna lanean. Profesionalen prebentzio-neurriak

25.– Genero-indarkeria. Jokabide-protokoloa tratu txarren aurrean.

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA.

1.– Osasun Lanbideen Antolamendua: Osasun Lanbideetan jardutea.

2.– Osasun Sistema Nazionaleko kohesio eta kalitatearen xedapen orokorrak. Prestazioak.

3.– Osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren Legea: arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: Araudia eta Herritarren eskubideak eta eginbeharrak. Programa-kontratua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren eraketa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrenda. Zuzendaritza Nagusia: eraketa. Zerbitzu-erakundeak: legezko aitorpena.

6.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak, eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomia errespetatzea. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

8.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa; Borondate aurreratuak osasun-eremuan.

9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

10.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016.

11.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak. 2013-2020.

12.– Lerro estrategikoak eta ekintza-planak. Osakidetza. 2013-2016.

13.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza. 2013-2016.

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016.

15.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko II. Plana. 2013-2019.

GAI-ZERRENDA OROKORRARAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Gallego Izquierdo, Tomás: Bases teóricas y fundamentos de la fisioterapia, Panamericana.

2.– Viel, Eric: El Método Kabat. Facilitación neuromuscular propioceptiva. Masson, S.A.

3.– Adler, Susan S.: Facilitación neuromuscular propioceptiva en la práctica, Panamericana.

4.– Alcántara; Hernández; Ortega: Fundamentos de Fisioterapia, Síntesis, S.A.

5.– Génot; Neiger; Leroy; Dufour: Kinesioterapia. I Principios. II Miembros Inferiores, Panamericana.

6.– Plas; Viel; Blanc: La marcha humana, Masson.

7.– Busquet, Léopold: Las cadenas musculares, Paidotribo.

8.– Cameron, Michelle H. , Agentes físicos en Rehabilitación, Elsevier Saunders.

9.– Vázquez Gallego, Jesús: Manual Profesional del masaje, Paidotribo.

10.– Daniels eta Worthingham: Pruebas funcionales musculares, Interamericana/Marban Libros.

11.– Hoppenfeld, Stanley: Exploración física de la columna vertebral y las extremidades, El Manual Moderno.

12.– Xhardez, Yves: Vademecum de Kinesioterapia y de reeducación funcional, El Ateneo, 2010.

13.– Calais-Germain, B.; Lamotte, A.: Anatomia para el movimiento, La Liebre de Marzo.

14.– Le Métayer, M: Reeducación cerebro motriz del niño pequeño, Masson.

15.– Mcrae, Ronald.; Esser, Max: Tratamiento práctico de Fracturas, Elsevier Churchill Livingstone.

16.– Walker, Carolina: Fisioterapia en obstetricia y uroginecología, Masson.

17.– West, John: Fisiología respiratoria, Panamericana.

18.– Pryor, Jennifer A.: Cuidados respiratorios, Masson-Salvat.

19.– Postiaux: Fisioterapia respiratoria en el niño, McGraw Hill Interamericana.

20.– Serra Gabriel, M.R.; Díaz Petit, J.; De Sande Carril, M.L.: Fisioterapia en Neurología, Sistema Respiratorio y aparato cardiovascular, Masson.

21.– Valenza Demet, G.; González Doniz, L.; Yuste Sánchez, M.J.: Manual de fisioterapia respiratoria y cardiaca.

22.– Paeth Rohlfs, Bettina: Experiencias con el concepto Bobath. Panamericana.

23.– Bobath, B: Hemiplejia del adulto. Evaluación y tratamiento, Panamericana.

24.– Snell: Neuroanatomía clínica, Panamericana.

25.– Downie, P.: Neurología para Fisioterapeutas, Panamericana.

26.– Guyton: Anatomía y fisiología del sistema nervioso, Panamericana.

27.– Levitt, Sophie: Tratamiento de la parálisis cerebral y del retraso motor, Panamericana.

28.– Genero indarkeria. Tratu txarrei aurre egiteko protokoloa. Hemen eskuragarri: https://www.osakidetza.net/sites/Intranet/eu/salud-atencion/poblacion-especifica/Orriak/violencia-genero.aspx

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa ( 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10 eta 11. artikuluak).

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa (1 - 29. artikuluak).

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena (1, 2, 3, 4, 17, 18, 19, 42, 43, 44, 45, 46, 47, 48, 49, 50, 51, 52, 53, 54, 55, 56, 57, 58, 59, 60, 61, 76 eta 77. artikuluak).

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 19, 20, 21, 22 eta 23. artikuluak).

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1, 3, 6, 9 eta 13. artikuluak).

6.– 175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta onartzen duena (1, 2, 3 eta 4. artikuluak).

7.– 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen oinarrizko legea (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22 eta 23. artikuluak).

8.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa; Borondate aurreratuak osasun-eremuan (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7. artikuluak).

9.– Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18 eta 19. artikuluak).

10.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/lineas_estrategicas_%20euskera.pdf

11.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak. 2013-2020.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf

12.– Lerro estrategikoak eta ekintza-planak. Osakidetza. 2013-2016.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-pkpubl02/eu/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/estrategia/lerroEstrategikoakOsakidetza.pdf

13.- Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza. 2013-2016.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/l_e_sociosanitarias_eu.pdf

15.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko II. Plana. 2013-2019.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf


Azterketa dokumentala