Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2015eko maiatzaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2263

IRAGARKIA, mantentzeko material elektronikoa eta elektrikoa eskuratzea helburutzat duen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena. (Espedientea: S-010/2015).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: S-010/2015.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: hornidurak.

b) Deskribapena: mantentzeko material elektronikoa eta elektrikoa eskuratzea.

c) Loteak: 7 lote.

d) Esleipenaren iragarkia noiz eman zen argitara: 2014ko abenduaren 12ko EHAA, 237. zk.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazio oinarrizko aurrekontua: 180.000 euro, BEZa (% 21) barne.

5.– Esleipena.

a) Esleipen-data: 2015eko martxoaren 26a.

b) Formalizatu den eguna: 2015eko apirilaren 30a.

c) Kontratista: Baimen, S.A., Electricidad N. Oses, S.A. eta Almacenes Eléctricos Vascongados, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarrak.

e) Esleipenaren zenbatekoa: alekako prezioak.

Erandio, 2015eko maiatzaren 12a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala