Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2015eko maiatzaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2257

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko bideratutako 311/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 311/2014, behin betiko neurriak aldatzekoa.

Alderdi demandatzailea: Ainhoa Santamaría Encinas.

Alderdi demandatua: Omar Vergara Madrid.

Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio:

«272/2015 EPAIA

Epailea: Cristina Lopez de la Fuente.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko maiatzaren seia.

Alderdi demandatzailea: Ainhoa Santamaría Encinas.

Abokatua: María Ángeles Gutiérrez Zornoza.

Prokuradorea: Veronica Vazquez Fontao.

Alderdi demandatua: Omar Vergara Madrid.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: more uxorio elkarbizitza etetea.

EPAITZA

Partez baiesten dut Ainhoa Santamaría Encinasen ordezkaritzak aurkeztutako demanda, Omar Vergara Madriden aurkakoa. Horrenbestez, erabaki dut seme-alaben eta aitaren arteko neurriei buruzko 2010eko azaroaren 9ko epaian ezarritakoa aldatzea; hona hemen aldaketak:

1.– XXXXX alaba adingabekoaren gaineko zaintza eta jagoletza Ainhoa Santamaría Encinas amari ematen zaizkio.

2.– Omar Vergara Madriden aldeko bisita-erregimen hau ezartzen da:

a) Adingabeak bost urte bete arte, komunikazio- eta bisita-erregimena berdina izango da urte osoan: bi arratsalde astean, astelehen eta ostegun arratsaldeak, hain zuzen. Adingabea eskolatu gabe dagoen bitartean, 16:00etatik 19:00etara hartuko du, eta, adingabea eskolara hastean, aldiz, ikastetxeak ateratzeko ezarritako orduan ikastetxeko atean hartu beharko du, 19:00ak arte; ordu horretan, amaren etxean itzuliko du haurra.

b) Adingabeak bost urte egiten dituenetik aurrera, bisita-erregimena aldatuko da, eta bi asteburutik behin hartuko du aitak: ostiral arratsaldean ikastetxetik ateratzen denetik igandeko 18:00ak arte amaren etxean itzuliko du haurra. Halaber, aitarekin igaroko ditu Gabonetako, Aste Santuko eta udako oporren erdiak –elkarren segidako egunen bi alditan banatuta–; aitak urte bikoitietan hautatuko du zein aldi nahi duen, eta amak bakoitietan. Adingabea duen gurasoak haurrarekin non dagoen adierazi beharko dio beste gurasoari.

Horri dagokionez, behin betiko neurri orokor gisa ezartzen da egindako etxebizitza-aldaketen eta estatutik kanpora egindako ateraldien –bisita-erregimena betetzea oztopatzen badute– berri beti ematea guraso batek besteari.

Halaber, bisitez eurez gain, gurasoek uneoro jarri izan ahal izango dira harremanetan adingabearekin, edo telefono edo bestelako baliabide telematikoren baten bidez, eta adingabearekin ez dagoen gurasoari telefono-zenbakia (edo -zenbakiak) eman beharko zaio arazorik gabe harekin harremanetan jarri ahal izateko.

3.– Omar Vergara Madridek bere sarrera garbien % 20ko mantenu-pentsioa ordaindu beharko du (hileko 100 euro, gutxienez) XXXXX adingabearen alde. Zenbateko hori urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean eguneratuko da, automatikoki, KPIak justu aurreko urtean izandako aldakuntzen arabera. Zenbateko hori aurreratuta sartu beharko du amak adierazitako kontu batean, hilabete bakoitzaren lehenengo bost egunetan.

Adingabeen ezohiko gastuak guraso biek erdibana ordaindu beharko dituzte.

XXXXX adingabeari dagokionez ezarritako gainerako erabakiei eusten zaie.

Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatua non dagoen ez dakigunez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan agindutakoa betez, epaileak erabaki du ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Omar Vergara Madridi epaia jakinarazteko eginbidea burutzeko.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko maiatzaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana