Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2015eko maiatzaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2144

IRAGARKIA, graduondoko berezko titulu bat galdu dela jakinarazteko dena.

Graduko Batzordeak eta Graduondoko Batzordeak onartutako Berezko ikasketetako jardunbide arautegiko prozedura-arauen 4. kapituluko I. sekzioko 22.4 artikuluan xedatutakoa betetzeko xedeaz, honen bidez jakinarazten da eskaria egin dela ondoren zehazten den titulua bikoizteko, Carlos Garcia de Bakedano Biurrun jaunaren izenean, jatorrizko titulua galdu egin delako. Titulua: Nazioarteko Lankidetza Ez Zentralizatua. Bakea eta Garapena Agenda Globalaren Azterketa eta Kudeaketa Nazio Batuen Sistemaren Esparruan izeneko unibertsitate-masterra. Unibertsitate honetako errektorearen 2004-12-27ko erabakiaren bidez emandako titulua da (Berezko Tituluen Unibertsitate erregistroko zenbakia: 200400651; erreferentzia kodea: 200346200).

Hogeita hamar eguneko epean erreklamaziorik jaso ezean, titulu bikoiztua egiteko izapideari ekingo zaio.

Leioa, 2015eko maiatzaren 8a.

Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea,

MIREN NEKANE BALLUERKA LASA.


Azterketa dokumentala