Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2015eko maiatzaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2143

EDIKTUA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2015eko otsailaren 23an hartutako zenbait erabaki jakinarazteko dena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 11ko 802/2014 eta uztailaren 18ko 814/2014 Ebazpenen aurka aurkeztutako errekurtsoei buruzkoak.

Naiara Cariñanos Solózano, Eduardo Gómez Sobrino eta Eduardo Leal García jaun-andreek aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoei buruzko erabakiak hartu direnez, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59. artikuluan ezarritako bideetatik jakinarazterik izan ez denez (lege horrek aldatu zuen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea), ediktu honen bidez, errekurtsoak ezesten dituen erabakien berri ematen da.

Erabaki horren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ediktu hau argitaratu eta bi hilabeteko epean. Erabakia interesdunaren eskura dago, Osasun Sailean (Eusko Jaurlaritzaren egoitza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 6a.

Administrazio Kontseiluko idazkaria,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala