Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2015eko maiatzaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2135

IRAGARKIA, «Trafiko Zuzendaritzarako agirien tratamendua egitea» helburu duen administrazio-kontratua formalizatu dela argitara emateko dena (Espedientea: T-019/15).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: T-019/15.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Xedea: iragarki honen idazpuruan agertzen dena.

c) Loteak: ez.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 175.000 euro (144.628 euro gehi 30.372 euro BEZarenak).

5.– Esleipena.

a) Esleipen-eguna: 2015eko martxoaren 20a.

b) Formalizazio-eguna: 2015eko martxoaren 27a.

c) Kontratista: Émfasis Billing&Marketing Services, S.L.U.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: eskainitako unitateko prezioen arabera, eta, gehienez, 175.000 euro (144.628 euro, gehi 30.372 euro BEZarenak). Honela banatuko da, urteka:

– 2015. urtea: 75.000 euro (61.982 euro, gehi 13.017 euro, BEZarenak).

– 2016. urtea: 100.000 euro (82.645 euro, gehi 17.355 euro BEZarenak).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 8a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala