Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2015eko maiatzaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2134

IRAGARKIA, honako xede hau duen zerbitzu-kontratuaren lizitazioa egiteko dena: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpeko zentro publikoetako kudeaketa zuzeneko eskola-jantokietan janariak prestatzea, lehengaiak eskuratzea, garraiatzea eta jantokien funtzionamendurako prestazio osagarriak egitea. C02/010/2015.

1.– Entitate esleitzailea. Datu orokorrak eta informazio lortzeko datuak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Agiriak eta informazioa lortzea:

1) Bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 89 27.

5) Telefaxa: 945 01 89 50.

6) Helbide elektronikoa: n-garechana@euskadi.eus

7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015-05-29.

d) Espedientearen zenbakia: C02/010/2015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskripzioa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpeko zentro publikoetako kudeaketa zuzeneko eskola-jantokietan janariak prestatzea, lehengaiak eskuratzea, garraiatzea eta jantokien funtzionamendurako prestazio osagarriak egitea.

c) Loteak eta kopurua: bai, hemezortzi (18).

d) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea: hogeita lau (24) hilabete.

f) Luzapenik: bai, hiru (3); guztira gehienezko iraupena: 2019-06-30a arte.

g) Esparru-akordioa ezartzea (hala badagokio): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (hala badagokio): ez.

i) CPV (Nomenklaturaren erreferentzia): 55524000-9 eta 85312110-3.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: murriztua.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak: zenbait irizpide. Begiratu administrazio-klausula zehazten pleguko karatularen 30.2 klausula.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 342.024.978,92 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

a) Zenbateko garbia: 171.012.489,46 euro. Zenbateko osoa: 180.995.757,84 euro.

6.– Eskatutako bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: % 5.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: M, 6, d.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi administrazio klausula zahatzen pleguaren karatularen 40.1 klausula.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015-06-01, 10:00ak arte.

b) Aurkezteko era: paperean edo elektronikoki; interesdunak aukeratuko du.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren erregistroan.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Aurkezpen elektronikoa: www.contratacion.euskadi.eus

e) Aldaerak onartzea: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari nahitaez: ikus Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 161. artikulua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Deskripzioa: automatikoak ez diren irizpideei («C» gutun-azala) eta irizpide automatikoei («B» gutun-azala) buruzko eskaintzak irekitzea.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Data eta ordua: gonbidapenean azalduko dira.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): ez da bidali behar.

12.– Bestelako informaziorik: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 12a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala