Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2015eko maiatzaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2130

EDIKTUA, erkidegoko kuotak aldatzeari buruz bideratutako 743/2009 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko 5 zenbakiko lehenengo auzialdiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 743/2009 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Promociones Silluna, S.L.

Abokatua: Pedro Maria San Millan Aristegui.

Prokuradorea: Francisco Ramon Atela Arana.

Demandatua: Leioako Bilbo kaleko 2, 4 eta 6 zenbakietako jabeen erkidegoak.

Prokuradorea: Rosa Alday Mendizabal.

Gaia: erkidegoko kuotak aldatzea.

Judizio horretan, 2015eko apirilaren 22an, epaia eman da, eta epaitza honako hau da, hitzez hitz:

EPAITZA

Ezetsi egiten dut Promociones Silluna, S.L. sozietatearen ordez eta izenean Atela prokuradoreak jarri duen demanda. Ondorioz, auzi-jartzaileak haien aurka aurkeztutako uzietatik absolbitu egiten ditut Leioako Bilbo kaleko 2, 4 eta 6 zenbakietako jabeen erkidegoak eta erkidego horietako jabekideak, ebazpen honetako aurrekarietan adierazitakoaren arabera. Halaber, auzialdi honetan sortutako kostu prozesalak ordaintzera kondenatzen du alderdi demandatzailea.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Victorina Blanco Soto, Juana Irene Gonzalez Madorran (Rufino González García zenduaren oinordekoa) eta Miguel Angel Esteban Artamendi-ren jaraunsle ezezagunak demandatukide auzi-iheslarien egungo helbidea zein den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2015eko apirilaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala