Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2015eko maiatzaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2124

EDIKTUA, familia-harrera bati buruz bideratutako 1062/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Aipatu prozeduran, ebazpena eman da, eta hau dio:

210/2014 AUTOA

Epailea: Francisco Javier Osa Fernández.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko urriaren hamarra.

XEDAPENAK

Adingabeen harrera eratzea erabaki da, adingabearen babesa duen entitate publikoak bideratutako espedientean azaltzen den moduan eratzea, hain zuzen. Entitate publiko horren aurrean formalizatuko da harrera, Kode Zibilaren 173. artikuluko 2. paragrafoan xedatutako moduan.

Ebazpen hau irmoa denean, egin bedi ebazpenaren lekukotza eta bidal bedi erakunde publikora, erreferentziako espedientearekin batera.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.

Carmen Rosa Abogo Garcia non dagoen jakiterik ez dagoenez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko apirilaren 28a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala