Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2015eko maiatzaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2123

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 645/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Fleming doktorea kaleko 1. zenbakiko jabekideen erkidegoak eskatuta, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 645/2014 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da Ricardo Pastor Pastor jaunaren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

7/2015 EPAIA

Epailea: Marina Ruiz Gomez andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko urtarrilaren hamalaua.

Alderdi demandatzailea: Barakaldoko Fleming doktorea kaleko 1. zenbakiko jabekideen erkidegoa.

Abokatua: Sergio Martín García.

Prokuradorea: Marta Arruza Doueil.

Alderdi demandatua: Ricardo Pastor Pastor.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Arruza Doueil prokuradoreak Barakaldoko Fleming doktorea kaleko 1. zenbakiko jabekideen erkidegoaren izenean Ricardo Pastor Pastor jaunaren aurka jarritako demanda; ondorioz, demandatua kondenatzen dut bederatziehun (900) euro ordaintzera auzi-jartzaileari.

Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Ricardo Pastor Pastor demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko martxoaren hogeita hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala