Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2015eko maiatzaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2120

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 5ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, «Sormen Lantegiak» programaren barruan 2015. urtean diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen Balorazio Batzordearen kideen izendapena eta osaera argitaratzen dituena.

Ikusirik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko martxoaren 18ko Agindua, «Sormen Lantegiak» programaren barruan 2015. urtean diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kontuan izanda aipatutako Aginduaren 10. artikuluak adierazten duela deialdi honetara aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko Balorazio Batzorde bat eratuko dela eta kideen izendapena eta haren osaeraren argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpenaren bidez egingo dela.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Mahaiburua: Clara Montero Tellechea andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak (bost aditu-profesional, aztertu beharreko diru-laguntza modalitateen gaiarekin zerikusia dutenak):

Teresa Badia Dalmases andrea

Jean-Pierre Brossard jauna

Diana Franco Eguren andrea

Miren Gabantxo Uriagereka andrea

Arantza Lauzirika Morea andrea

Idazkaria: Mikel Etxeberria Agirresarobe jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Ordezko idazkaria: Jose Luis Ibarzabal Eguibar jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 5a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala