Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2015eko maiatzaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2118

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 14koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki bat argitaratzeko dena. Erabaki horren bitartez, honako laguntzak finantzatzeko diru-baliabideak esleitzen dira: Gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko Hezibi Programaren oinarri arautzaileak ezartzen dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Aginduan ezarritako laguntzak.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2015eko maiatzaren 13ko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez, onartu du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Aginduan ezarritako laguntzak 2015ean finantzatzeko diru-baliabideak esleitzea. Agindu horren bidez, gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko Hezibi programaren oinarri arautzaileak ezartzen dira. Deialdi hori argitaratzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio, hala ezarrita baitago maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluko p) idatzi-zatian.

Hori horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2015eko maiatzaren 13ko bilkuran onartutako erabakia argitaratzea. Erabaki horren bidez, gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko Hezibi Programaren oinarri arautzaileak ezartzen dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Aginduan ezarritako laguntzak 2015ean finantzatzeko diru-baliabideak esleitzen dira (ebazpen honen eranskinean jasotzen da erabaki hori).

Bigarrena.– Ebazpen honen bidez jakinarazten den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erabakiak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka, zeinaren bidez deialdia onartzen baita, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 14a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
ERABAKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2015eko maiatzaren 13an onartua, zeinaren bidez esleitu egiten baitira gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko HEZIBI Programaren oinarri arautzaileak ezartzen dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Aginduan ezarritako laguntzak 2015ean finantzatzeko diru-baliabideak.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Aginduak gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzea helburu duen Hezibi programaren oinarri arautzaileak ezarri zituen. Agindu horren xedea da lanbide-heziketako eredu bat garatzea, txandakatzean oinarritua eta lanbide-heziketako ikasleei eta langabezian dauden gazteei zuzendua, gazteek lanbide-gaitasunak hobetu ditzaten profesionaltasun-ziurtagiri bat edo hasierako lanbide-heziketako titulu bat eskuratuta, enpresako lan-jarduera ordainduarekin txandakatuz, eta, hartara, enpresen premiak eta langileek eskuratutako gaitasunak egokitzen laguntzea.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoak enpleguko eta enplegurako prestakuntzako programak eta autoenplegua eta enpresa-sorkuntza sustatzekoak kudeatzeko eskumena du, baita diru-laguntzak emateko deialdiak onartzeko eta izapidetzeko eskumena ere, halaxe ezarrita baitago Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari buruzko urriaren 13ko 3/2011 Legearen 3.b) artikuluan eta erakunde autonomo horren estatutuak onartzen dituen maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren 3.b) artikuluan.

2012ko urriaren 3ko Aginduaren indarraldia mugagabea da (orain dela gutxi aldatu da agindu hori, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez, hain zuzen ere –EHAA, 237 zk., abenduaren 12koa–), eta, beraren 13.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, programa finantzatzeko zuzkidura ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan edo aurrekontu-izaerako lege-mailako arauetan kontsignatuko da. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez argitara emango da zenbatekoa den programa honen esparruan egindako prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuen diru-laguntzak finantzatzeko eta Hezibi programako lanarekin txandakatuz profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzearekin lotutako proiektuetako kostu osagarria finantzatzeko urteko zuzkidura. Aurrekontu-ekitaldi batean guztira emango diren laguntzen zenbatekoak ez du diru-kontsignazio hori gaindituko, eta, baldin eta indarrean dauden legeen arabera aurrekontuetan aldaketak onartzen badira, ez du zenbateko hori eguneratuta sortzen den emaitza gaindituko.

Horregatik guztiagatik, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2015eko maiatzaren 13ko bilkuran, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– 1.000.000 euro erabiliko dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Aginduan ezarritako laguntzak finantzatzeko da (orain dela gutxi aldatu da agindu hori, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez, hain zuzen ere). Agindu horren bidez, gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko Hezibi programaren oinarri arautzaileak ezartzen dira. Diru-zenbateko hori 3231 programaren kargura esleituko da (Prestakuntza; 41. atala – Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua): 400.000 euro, 2015eko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 600.000 euro, 2016ko konpromiso-kredituari.

Kopuru hori handitu egin daiteke, baldin eta indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontuetan aldaketak onartzen badira. Aldaketa horiek eginez gero, horren berri emango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.

Hezibi programaren babesean emandako laguntzak Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatu ahal izango dira, 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren barruan edo Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko EGF Programa Operatiboaren barruan.

Bigarrena.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari agintzea erabaki hau argitara eman dezala Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.


Azterketa dokumentala