Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2015eko maiatzaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2115

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 30ekoa, Kanpo Harremanetarako zuzendariarena, kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko beka bati uko egin zaiola jakinarazten duena eta ordezkoari esleitzen diona.

Kanpo Harremanetarako zuzendariaren 2015eko apirilaren 14ko ebazpenaren bitartez, kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko bekak esleitu ziren. Uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuak arautu zituen beka horiek.

Izaskun Arrinda Unzuetari esleitu zitzaion Vitoria-Gasteizen, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, burutu beharreko beka bat, eta esleipendunak uko egin dio bekari.

Uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, 2015eko apirilaren 14ko esleipen ebazpenean –2015eko apirilaren 30eko ebazpenean emandako idazketa kontuan hartuta– ordezko izendatutako pertsonari esleitu behar zaio beka, eta ordezkoak bekari geratzen zaion aldian baliatuko du beka, eta aldi horri dagokion diru-kopurua jasoko du.

Hala ere, Clara Sanz Tapizek ordezkotzari uko egin dio, beraz, bidezkoa da aipatutako beka Martín Sagarribai Sesmari esleitzea.

Horregatik guztiarengatik, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Izaskun Arrinda Unzuetak eta Clara Sanz Tapizek Vitoria-Gasteizen, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, burutu beharreko bekari egindako ukoa onartzea.

Bigarrena.– Beka hori Martín Sagarribai Sesmari esleitzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 30a.

Kanpo Harremanetarako zuzendaria,

LEYRE MADARIAGA GANGOITI.


Azterketa dokumentala