Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2015eko maiatzaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2114

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 13koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartzen duena programazio didaktikoa ez aurkezteagatik.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez (EHAA, 2015eko otsailaren 18koa), Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuaren deialdia egin zen.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2015eko apirilaren 17ko Ebazpenaren bitartez (EHAA, 2015eko apirilaren 21ekoa) onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda, programazio didaktikoa epean ez aurkezteagatik 7.2.1 oinarrian adierazitakoaren arabera.

Behin-behineko Ebazpenaren aurka erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta behin aztertuak, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda, programazio didaktikoa epean ez aurkezteagatik 7.2.1 oinarrian adierazitakoaren arabera.

2. artikulua.– Ebazpen hau, bai eta behin betiko zerrenda ere, interesdunei jakinarazteko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Interneteko helbideetan argitaratuko dira:

– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) – «Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistrak» -> «Berriak: Programazio didaktikoa ez aurkeztearren baztertuta geratzen direnen zerrenda».

– http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistrak») – «Programazio didaktikoa ez aurkeztearren baztertuta geratzen direnen zerrenda».

3. artikulua.– Hautaketa-prozesutik kanpo utzitako izangaien behin betiko zerrendaren kontra, izangaiek Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote hilabeteko epean, ebazpen hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 13a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala