Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2015eko maiatzaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2037

IRAGARKIA, Iñaki Mallagaray Cortazar jaunari Ikuskatzailearen lan-poltsan behin betikoz baja ematen dion Funtzio Publikoko zuzendariaren 2015eko martxoaren 4ko Ebazpena jakinarazteko dena.

2015eko martxoaren 4an, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Funtzio Publikoko zuzendariak ebazpena eman zuen, Iñaki Mallagaray Cortazar jaunari behin betikoz baja emanez Ikuskatzailearen lan-poltsan.

Aipatutako ebazpenaren jakinarazpena egitea lortu ez denez gero, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazioen Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez; honako ohar hauek egiten dira:

1.– Ebazpen horrek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari. Kontra egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Funtzio Publikoko sailburuordeari hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

2.– Interesdunak eskura dauka aipatutako ebazpenaren testu osoa Herri Administrazio eta Justizia Saileko Funtzio Publikoaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren, ez dira etengo ezta oztopatuko ere aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 20a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala