Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2015eko apirilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1848

IRAGARKIA, 45/15 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun direnak epatzeko dena (prozedura laburtua).

Interesa izan dezaketen hirugarrenei jakinarazten zaie Ezker Sindikalaren Konbergentzia – ESK sindikatuak 45/15 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela, prozedura laburtuaren bidez eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian, Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 558/2014 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez erabakitzen baita bertan behera uztea Zuzendaritza Nagusiaren abenduaren 29ko 1930/2011 eta 1931/2011 ebazpenei dagozkien garapen profesionaleko ohiko eta ezohiko deialdiak, eta halaber garapen profesionaleko aitorpen berriak.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 13a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala