Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2015eko apirilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1845

IRAGARKIA, 111/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean interesa duten hirugarrenak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie 111/2015 prozedura arruntari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Garraioetako sailburuordearen 2014ko abenduaren 19ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2014ko urriaren 6ko Ebazpenaren aurka Salvador Uriondo González jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da. 2014ko urriaren 6ko Ebazpen horren bitartez, Bermeoko portuan profesionalak ez diren aisia-ontziak amarratzeko aldi baterako baimena ematen da, ukatu egiten da eta itxarote-zerrenda eratzen da.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 14a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.


Azterketa dokumentala