Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2015eko apirilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1674

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2015eko martxoaren 16koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordearena, honako hau argitaratzekoa: Graduko eta Lehenengo eta Bigarren Zikloko Ikasketen Gestiorako 2015-2016 Ikasturteko Arautegia.

Abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzkoak, 18.2.b) artikuluan honako hau dio: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada».

Halako hutsak atzeman dira Euskal Herriko Unibertsitateko Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordearen 2015eko martxoaren 16ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitara eman zen Graduko eta Lehenengo eta Bigarren Zikloko Ikasketen Gestiorako 2015-2016 Ikasturteko Arautegia (2015eko martxoaren 25eko EHAA, 57. zk.). Beraz, huts horiek zuzendu behar dira hemen:

2015/1392 (33/1) orrian, euskarazko bertsioan, honela dio:

«Honekin batera doan proposamena Akademia Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordeak onetsi zuen 2015eko otsailaren 27an, eta Gobernu Kontseiluak onartu zuen 2015eko martxoaren 12an».

Baina honela esan behar du:

«Honekin batera doan proposamena Graduko Batzordeak onetsi zuen 2015eko otsailaren 27an, eta Gobernu Kontseiluak onartu zuen 2015eko martxoaren 12an».


Azterketa dokumentala