Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2015eko apirilaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
1659

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 7koa, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, 2015eko martxoaren 2ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako bi irakurle hautatzeko deialdia irekitzen zuena, aldatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuinguruak lagunduta ulertzen ez badira eta haiek aldatzeak dokumentuaren edukia edo zentzua benetan edo itxuraz aldatzea badakar, maila bereko xedapenaren bitartez aldatuko dira.

Horrelako hutsak aurkitu direnez Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2015eko martxoaren 2ko Ebazpenean, Euskara eta Euskal Kulturako bi irakurle hautatzeko EHAAren 48. zenbakian 2015eko martxoaren 11n, argitaratutakoan, zuzentzeari ekiten zaio.

2015/1187 (2/9) orrialdean, 4. artikuluan, honela dio:

«4.2.– Mexikoko UNAM unibertsitatea.

Baldintzak:

Klase-orduak: astean 5 eskola-ordu».

Baina honela esan behar du:

«4.2.– Mexikoko UNAM unibertsitatea.

Baldintzak:

Klase-orduak: astean 8 eskola-ordu».

Donostia, 2015eko apirilaren 7a.

Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala